Ibilgailuak aparkatzeko muga eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Ordenantzaren akatsen zuzenketa

Sopelako Udalak, 2020ko otsailaren 27an, onartu du zuzentzea ondoko ordenantzaren 11.5 artikuluan aurkitutako huts materiala, euskarazko itzulpenean, hain zuzen ere. Ordenantza: Sopelan ibilgailuak aparkatzeko muga eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duena.

Hauxe dioen lekuan:

5.  Egoiliarrak ibilgailua aldatzan badu beste auto bat edo matrikulazio berria duen ibilgailu misto moldagarria erosteko, zirkulazio baimena aurkeztu beharko du udaletxean, eta salbuetsita egongo da Ordenantza honetan ezarritako aparkadi mugatuko araubidetik zirkulazio-baimena udaletxean jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.”

Honako hau esan behar du:

5. Egoiliarrak ibilgailuz aldatzen badu matrikulazio berriko beste ibilgailu bat erosi duelako (turismoa zein misto moldagarria), zirkulazio-baimena aurkeztu beharko du udaletxean, eta agiri hori udaletxean jaso eta hurrengo egun baliodunetik aurrera salbuetsita geratuko da ordenantza honek ezartzen duen aparkaldi mugatuko araubidetik.”