Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea martxoaren 15ean hasiko da

Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko borondatezko epea eta maiatzaren 2an amaituko da. Aipatutako Zerga edota Tasa helbideratzen duten auzokideek %5eko hobaria jasoko dute.

1. Ordainketa helbideratzeko epea martxoaren 13an amaituko da eta hainbat modutan egin ahal izango da:

- Udal webgunearen bidez (www.sopela.eus), Herritarren izapideak atalean, betiere, aukeratu nahi den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Horretarako, beharrezkoa izango da ONA txartela edo NAN elektronikoa izatea.

- E-postaren bidez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), ibilgailuaren edota pasabidearen jabearen NAN edo IFK agiria eskaneatuta atxekiz eta ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen zenbakia zehaztuz, betiere, emango den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Gainera, kontu korronte zenbakia (20 digituak) aderazi beharko du.

- Emango den kontua Udaletxeko erregistro informatikoetan ez dagoen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, banku agiria eskaneatu behar da. Ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

- Udaletxean eta Sopelarin udal bulegoan (Larrabasterra), NAN edo IFK agiriarekin eta ordainketa helbideratu nahi den bankuko agiriarekin, betiere ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

Ordainketa helbideratzen duten pertsonei apirilaren 10ean egingo zaie ordainagiriaren kobraketa.


2. Halaber, ibilgailuen zergaren ordainketa martxoaren 14a baino lehen egiten duten lagunek %5eko hobaria ere jasoko dute. Edozelan ere, hobari biak ez dira gehigarriak izango, eta egun %5 baino gehiagoko hobaria jasotzen duten ibilgailuek ezin izango dute hobari hau gehitu.

 

3. Ibilgailuen Zerga aurretik ordaintzen ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratzen ez dituzten auzokideek gutuna jasoko dute euren etxebizitzetan martxoaren 15tik aurrera. Eskutitzan zehazten den prozeduraren arabera egin beharko dute ordainketa. Ordainketa ondoko banketxeetan (BBVA, BSCH, KUTXABANK, LABORAL KUTXA, LA CAIXA) egitea erabakitzen dutenek, momentu horretan hurrengo urteko zerga edota tasa helbideratzeko aukera izango dute. Horrela, hurrengo urteetan %5eko hobaria jasoko dute.

 

4. Ibilgailuen Zerga edota Pasabidearen Tasa ordaindu baino lehen, zergadunek errolda kontsultatu eta euren datuak zuzenak diren aztertzeko aukera izango dute, martxoaren 14ra arte, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan.