Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Sopelako Udaleko Gobernu Taldeak udal zerga eta tasak modu progresiboan doitzea proposatzen du

Sopelako Udaleko Gobernu Taldeak udal zerga eta tasak modu progresiboan doitzea proposatzen du

UdalbatzaUrtarrila
Sopelako Udaleko Gobernu taldeak, EAJ-PNVk eta PSE-EEk osatua, gaur arratsaldean ospatutako osoko bilkuran 2017ko ordenantza fiskalen doitze proposamena aurkeztu du.

Proposamenak udal zerbitzuak bermatzen eta hobetzen jarraitzea du helburu nagusi. Zergen eta tasen zenbatekoen doitze honek, Udalak eskainitako zerbitzu publikoen kalitatea mantentzen jarraitu ahal izateko balioko du, eta batez ere, propresibitatean aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Alde batetik, 2017ra begira, zaborrak biltzeagatiko tasa izoztea proposatzen da. Erabaki hau, Gobernu taldeak, EH Bildu eta DB-TUrekin akordioetara iristeko izan duen gaitasunaren eredu da. Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari (TMIZ) dagokionez, atal fiskal desberdinak planteatzen dira. Kasu hauetan, igoera modu progresiboan ematea bilatuko da, baita igoera bera zilindrada handiko autoetan kontzentratzea ere. Hau da, kotxe garestienen segmentua grabatzea proposatzen da, gaur egun, merkeenen azpian daudenak, koefiziente zuzentzaileari dagokionez.
Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari (garai bateko gainbalioa) erreparatuz, igoera progresiboa planteatzen da ere, betiere, epe motza zigortuz, espekulazioa ekiditeko xedez.

Gobernu taldeak 3 emendakin jaso ditu guztira eta horietatik 2 onartu ditu. Negoziazioei dagokienez, udalbatzako Gobernu taldea, EH Bildu eta DB-TU-rekin akordioetara heldu da zaborrak biltzeagatiko tasa eta gainbalioaren tasen eguneratzearen inguruan. Ibilgailuen zergen doitzeari dagokionez bestalde, Gobernu taldea DB-TU taldearekin adostu ditu erabakiak.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia