Sopelako TAO araupetzen duen ordenantzaren behin-betiko akordioaren iragarkia

ota
Sopelako jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbitzu publikoa araupetzen duen ordenantzaren behin-betiko akordioaren iragarkia.


Sopelako Udalak 2016ko otsailaren 25ean hasiera batez onartu zuen Sopelako jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbitzu publikoa araupetzen duen Ordenantza. Eta ondoren, akordioa jendaurrean jarrita, ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu epe barruan; beraz, aldaketa behin betiko onartutzat jotzen da, hala ezartzen baita Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikuluko c) idatz-zatian —apirilaren 21eko 11/1999 Legeak emandako idazketa berrian—. Horiek horrela, adierazten da aipatutako aldaketa indarrean sartuko dela Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako epea amaitu eta hurrengo egunean, betiere epe hori testu osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta. Ordenantza behin betiko onartzearen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2 hilabeteko epearen barruan.

Informazioa gehiagorako: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/20-araudia-normativa/21-ordenantzak-ordenanzas