Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Hasiera batez onartzea Sopelan ibilgailuen aparkaldia mugatu eta antolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa

Hasiera batez onartzea Sopelan ibilgailuen aparkaldia mugatu eta antolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa

ota
Sopelako Udalbatzak, 2016ko otsailaren 25eko bilkuran, hasiera batez onartu zuen, akordio bidez, "Sopelan ibilgailuen aparkaldia mugatu eta antolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen udal ordenantza" aldatzea. Horiek horrela, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak —Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak— 49. eta 70.2 artikuluetan eta apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak —Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onartzen duenak— 56. artikuluan xedatzen dutena betetzeko, orain, jendaurrean jartzen da espedientea hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horren barruan, interesatuek espedientea aztertu ahal izango dute Udal Idazkaritzan —Sabino Arana 1, Sopela—, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Akordioaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordura arte behin-behinekoa zen akordioa berez eta besterik gabe behin betikoa bihurtuko da, eta onartutako ordenantza oso-osorik argitaratu beharko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin. 

Sopela, 2016ko otsailaren 29a.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia