Sopelako Udala - Sopelak Tour Eguna ospatuko du abuztuaren 21ean Udaletxeko plazan, 10:30etatik 14:30etara
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak Tour Eguna ospatuko du abuztuaren 21ean Udaletxeko plazan, 10:30etatik 14:30etara

Sopelak Tour Eguna ospatuko du abuztuaren 21ean Udaletxeko plazan, 10:30etatik 14:30etara

 

Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta EAEko hiriburuetako udalak akordio batera iritsi dira Frantziako Tourreko 2023ko Grand Depart Bilbotik antola dadin eta lehen etapetan EAEko geografiaren zati handi bat zeharkatu dezan. Hori aprobetxatuz, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko hainbat udalek Tour Eguna deituriko jarduerak ospatuko dituzte. Horien bidez, publiko guztien artean bizikletaren erabilera sustatu nahi da, bai eta Tourraren hurrengo edizioaren emozioa aurreratu ere.
 
Sopelak, zehazki, abuztuaren 21ean hartuko du Tour Eguna Udaletxeko plazan, 10:30 eta 14:30 bitartean. Orokorrean, bizikletarekin loturiko jarduera eta tailer desberdinak eskaintzen dira. Horrez gain, Ugeragako txirrindularitza-taldeari eta Joane Somarriba txirrindulariari omenaldia egingo zaie, txirrindularitza sustatzeko herrian egin duten lana aitortzeko.
 Antolatutako ekintzen artean hauek nabarmentzen dira:

  • Hezkuntza-ikasgela bat, non, jolasaren bidez eta Maxoo Tourreko maskota ofizialaren eskutik, txirrindularitzan, bizikletaren ezagutzan eta 14 urtera arteko neska-mutilen oinarrizko arauen ezagutzan sakontzen den.
  • Bide-segurtasuneko gela bat, non modu seguruan bizikletan ibiltzen ikasteko, arauak jokoen bidez ezagutzeko, ekipamendu egokia erabiltzeko eta bizikletaz ibiltzean behar bezala jokatzeko jardungo den. 
  • Lantegi-gune bat, bizikleta mantentzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko nozioak ikasteko, bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak ere.
  • Bizikletak aukeratzeko eta probatzeko gune bat, non pertsona espezializatu batek erabiltzaile bakoitzarentzat egokiena den bizikleta motari eta tailari buruzko aholkuak ematen dituen, dauden moten arteko zalantzak argituz; hiriko bizikletak, errepidekoak, mendikoak, tolesgarriak, elektrikoak.
  • Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak zerbitzu bat eskaintzen du bizikleta pertsona bakoitzaren biometriara egokitzeko (aulkiaren, eskulekuaren eta abarren altuera eta inklinazioa), eta pertsona bakoitza bere bizikletarekin joan daiteke bertara.
  • Hastapenetarako pista bat, espezialistek gainbegiratua, 2 eta 10 urte bitarteko haurrak bizikletaren erabileran ohitu daitezen.
  • Txirrindularitzan hasita dauden 6-14 urteko haurrentzat egokitutako pump track pista.
  • Bizikleta elektrikoak eta desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutako bizikletak probatzeko eremu bat.
  • Euskaltel-Euskadik jarritako karpa bat, arrabola simulagailuekin.
  • Frantziako Tourraren historiari eta Bizkaiko Tourraren historiari buruzko erakusketak.

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Badator Sopela Kosta Fest surf, musika eta natura jaialdiaren bederatzigarren edizioa 2022ko udari agur esateko, irailaren 23tik 25era.Ildo horretan, musikaren arloan, Mafalda, Kerobia, Akatz, Vulk eta Sua (irailak 23) eta Chica Sobresalto, Nativa, The Lizards, Anita Parker eta J Martina (irailak 24) taldeek osatuko dute kartelean.Surf ikastaroetarako deskontu bonuakSurfaren eta...
article thumbnailBeste urte batez, Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta eguna behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 9tik 11ra bitartean. Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze...
article thumbnailDeialdia orokor hauen helburua ebatzitako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileak finantzatzea da. Sopelako Udalak laguntza ekonomikoak emateko epea ireki du, goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatu dituzten Sopelako kirolari, teknikari eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko.Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da eta eskaerak...
article thumbnailSopelako Udalak bere udal tailerrak aurkeztu ditu 2022/2023 ekitaldirako. Urtero bezala, tailer hauek diziplina anitzak jorratuko dituzte eta urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean burutuko dira.Astelehenetan, 19.00etatik 21.00etara, zine usaina izango da berriz ere Kurtzio Kultur Etxean “Ikusi, Ikasi, Aztertu” zinema tailerraren eskutik. Joan den ikasturtean harrera bikaina izan zuen tailer...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia