Sopelako Udala - Sopelak Bizkaiko Abesbatzen XXXVII. Eguna ospatuko du ekainaren 5ean
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak Bizkaiko Abesbatzen XXXVII. Eguna ospatuko du ekainaren 5ean

Sopelak Bizkaiko Abesbatzen XXXVII. Eguna ospatuko du ekainaren 5ean

  • Ekitaldian, 38 abesbatzak hartuko dute parte (4 haur eta gazte, 5 ahots zuri heldu, 8 ahots larri eta 21 ahots misto), lurraldeko hainbat tokitatik etorritako 500 koralista inguru eszenaratuz.
  • Egun honekin, abesbatza musika Bizkaiko txoko guztietara eraman nahi da eta publiko zabalari konpositore handien lanak ezagutarazi nahi zaizkio, baita euskal errepertorio koral zabala zabaldu ere.


Sopelako Udaletxeko Plazak Bizkaiko Abesbatza Egunaren XXXVII. Edizioa hartuko du datorren ekainaren 5ean, 12:15etik aurrera.

BAE, Bizkaiko Abesbatzen Elkartea/Federación de coros de Bizkaia elkarteak antolatuta, sopelako Lagun Artea Abesbatzaren partaidetzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Sopelako Udalaren laguntzarekin, aire zabaleko kontzertu handi bat izango da, non Bizkaiko Abesbatzen Federazioa osatzen duten abesbatzetako askok parte hartuko duten.
Horrela, bizkaiko abesbatzen ekitaldi nagusiak XXXVII. edizioa berreskuratuko du 2020an pandemia dela eta bertan behera geratu ondoren. Edizio honetan, sopelako Lagun Artea Abesbatzak ekitaldiaren anfitrioi moduan jarduko da, abesbatzaren 15. urteurrena ospatuz.

Ekitaldi honetarako, 38 abesbatzak hartuko dute parte (4 haur eta gazte, 5 ahots zuri heldu, 8 ahots larri eta 21 ahots misto), lurraldeko hainbat tokitatik etorritako 500 koralista inguru eszenaratuz.

Bizkaiko Abesbatza Egunaren helburua bizkaitarrei abesbatzen mugimenduaren indarra erakustea da. “Herri honek kantu koralari dagokionez beti erakutsi duen tradizioa eta gustua gogorarazteko deia da, eta abesbatzen munduak estamentu sozialetan izan beharko lukeen garrantziari eta laguntza eta bultzada beharrari dei egiten die”, adierazi dute Lagun Artea Abesbatzatik.

Abesbatzen errepertorio zabala

Egun honekin, abesbatza musika Bizkaiko txoko guztietara eraman nahi da eta publiko zabalari konpositore handien lanak ezagutarazi nahi zaizkio, baita euskal errepertorio koral zabala zabaldu ere. Beraz, obren ehuneko handi bat euskarazkoak dira, eta gehienak euskal konpositoreenak.

Aldi berean, “gure haur/gazte abesbatzentzako obra atsegin eta dibertigarriak aukeratzen saiatzen gara, koreografiekin lagunduta, haiek motibatzeko eta, aldi berean, haurrak erakartzeko, gure txikien abesbatzetan sar daitezen”, diote antolakuntzatik.

PROGRAMAZIO OSOA HEMEN.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailEuskal Jaiaren aurtengo edizioan hiru txosna jartzeko prozeduraren oinarri arautzaileak eskuragarri daude jada. Espazio publiko erabilgarria mugatua denez, Sopelako Udalak gehienez horrelako hiru (3) instalaziotarako lizentzia emango du.Eskaerak jasotzeko azken eguna 2022ko abuztuaren 24a izango da , eta ez da aintzat hartuko data horren ondoren jasotako eskaerarik. Oinarriak HEMEN ikus...
Ludotekan izena emateko epea zabalik
2022eko uztailaren 14a
article thumbnailLudotekan, 2022ko irailetik 2023ko otsailera (irailaren 26tik otsailaren 28ra) doan txandan izena emateko epea zabalik dago.•    Izena emateko datak: uztailaren 1etik irailaren 15era.•    Izena emateko moduak: aurrez aurre Kurtzio Kultur Etxean eta https://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa/ webgunean.•    3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2022an beteak). Erroldatutakoek izango dute lehentasuna.•   ...
article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia