Sopelako Udala - Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Sopelako udalerrian kirol arloko jarduerak finantzatzeko erabiliko diren udaleko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

  • Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Deialdi honetan arauturiko laguntzak lehia-araubidean emango dira, eskatzaile bakoitzak lorturiko puntuazioaren arabera.
  • Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Laguntza hauen xedea Sopelako udalerrian 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) kirolaren arloan egiten diren jarduerak finantzatzea da, jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko, bai eta jarduera horiek garatzen dituzten programetatik eratorritako gastuak ordaintzeko ere.

Ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira laguntzak, hots, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu egitarauaren barruko jarduerei dagozkienak.

Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 10.000 euro da. Deialdi honetan arauturiko laguntzak lehia-araubidean emango dira, eskatzaile bakoitzak lorturiko puntuazioaren arabera.

Baldintzak

Lehen kasuan udalerrian erroldatuta dagoen edo egoitza Sopelan duen edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke laguntzen onuradun, baldin eta jardueraren bat egin nahi badu kulturaren esparruan eta Sopelako udalerriarentzat interesgarria bada, udalaren irizpidearen arabera, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak areagotu, osatu edo ordeztu ditzan.

Epeak

Hamar egun balioduneko epea dago eskabideak aurkezteko, honako deialdi hau «BIzkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira eskabideok, edo bestela, Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28.ean dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan. Era berean, telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.

BAO PDF: DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
article thumbnailBehin "Udaleku irekiak 2022", "Summer Camp 2022" eta "surf Udalekuak 2022" programen zozketak egin ondoren, jarduera horietarako plaza-zerrendak argitaratu dira. Ekainaren 6tik 15era bitartean, plazak berretsi beharko dira Kurtzion bertan edo https://sarrerak.sopela.eus/helbidearen bidez. Bajak idatziz jakinaraziko zaizkio \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta...
article thumbnail Ekitaldian, 38 abesbatzak hartuko dute parte (4 haur eta gazte, 5 ahots zuri heldu, 8 ahots larri eta 21 ahots misto), lurraldeko hainbat tokitatik etorritako 500 koralista inguru eszenaratuz. Egun honekin, abesbatza musika Bizkaiko txoko guztietara eraman nahi da eta publiko zabalari konpositore handien lanak ezagutarazi nahi zaizkio, baita euskal errepertorio koral zabala zabaldu ere....
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia