Sopelan kultur jarduerak finantzatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
- Azken eguneraketa: 2022eko maiatzaren 03a
- Bisitak: 3663
- Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da.
- Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Honako laguntza hauek eman nahi dira Sopelan kultur arloan egingo diren jarduerak finantzatu ahal izateko 2022. urtean, hain zuzen ere jarduerak egiten dituztenen gastuak ordaintzeko, baita bertan garaturiko jardueraegitarauen ondoriozko gastuak ordaintzeko ere.
Ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira laguntzak, hots, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu egitarauaren barruko jarduerei dagozkienak.
Arlo honetan diru-laguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko kopurua 20.000,00 euro da.
Baldintzak
Edozein pertsona fisiko edo juridikok parte hartu ahal izango du eta onuradun izan ahal izango da, baldin eta, lehenengo kasuan, udalerrian erroldatuta badago, edo egoitza Sopelan badu, bigarren kasuan, kulturaren arloan jardueraren bat garatu nahi badu eta Sopelako udalerriarentzat interesgarria bada, udalaren irizpidearen arabera, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak gehitzeko, osatzeko edo ordezteko.
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea, 1) edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, baita bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).