Sopelako Udala - Udako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 22ra arte
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 22ra arte

Udako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 22ra arte

Sopelako Udalak udako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. Maiatzaren 22ra arte, gurasoek bere seme-alaben izenak eman ahal izango dituzte Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai egitasmoetan.

UDALEKU IREKIAK

Zertan datza: jolasak, tailerrak, aisialdiko jarduerak.

Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Datak:

  • 1.txanda: uztailaren 1etik 14ra (uztailak 4 zerbitzu barik)
  • 2.txanda: uztailaren 15tik 29ra (uztailak 25 zerbitzu barik)
  • 3.txanda: abuztuaren 1etik 16ra (Abuztuak 15 zerbitzu barik)
  • 4.txanda: abuztuaren 17tik 31ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Zaintza zerbitzua 8:00etatik 9:00etara eta 14:00etatik 15:00etara.

Plaza kopurua: 250

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.


MUSIKAZ BLAI

Zertan datza: kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak.

Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Datak:

  • Txanda bakarra: uztailaren 1etik 15era ( uztailak 4 zerbitzu barik)


Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara.

Plaza kopurua: 60

Tokia: Musika eskola

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.


SURF UDALEKUAK

Zertan datza: surfa ardatz duen udalekua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Bestelako kirol, jolas eta surfaren inguruko jarduerak eskainiko dira.

Nori zuzendua: 12 eta 17 urte bitarteko gazteak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte). Sopelan erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna.

Datak:

  • 1.txanda: uztailaren 4etik 15era
  • 2.txanda: uztailaren 18tik 29era

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.

Plaza kopurua: 30 txanda bakoitzean

Tokia: Arriatera eta Barinatxe hondartzetan, surf eskolen egoitzetan

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85 €, bigarren neba-arreba 65 €, hirugarren neba-arreba 55 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira. Erroldatu gabeak 150 €.

SUMMER CAMP

Zertan datza: ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da, eskola zein aisialdiko ekintzen bidez.

Nori zuzendua: Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 13 eta 15 urte bitarteko gazteak (2022ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Datak: uztailaren 2tik 15era Beloradon (Burgos).

Plaza kopurua: 18

Prezioa: matrikula arrunta 450 €, bigarren neba-arreba 335 €, hirugarren neba-arreba 280 €, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150 €. Neba-arreben deskontu hauek udaleku mota eta txanda berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

INFORMAZIO OROKORRA

IZEN-EMATEAK

Datak: apirilaren 25etik maiatzaren 22ra

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea eta sarrerak.sopela.eus  

Kurtzio Kultur Etxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

PLAZEN ESLEIPENA:

Izen-emate kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada zozketa bidez esleituko dira plazak. Beharrezkoa izanez gero, zozketa maiatzaren 30ean egingo da 12:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartuko dira zozketan.

Plazak zozkatu behar izatekotan, eskatzaile bakoitzari gehienez txanda bat egokituko zaio udaleku mota berean.

ZERRENDAK ARGITARATZEA:

Onartutako partaideen zerrendak ekainaren 2an argitaratuko dira www.sopela.eus webgunean.

PLAZEN KONFIRMAZIOA:

Udalekuetan parte hartzen dutenek kreditu txartelarekin ordainduko dituzte plazak. Ordaintzeko epea ekainaren 6tik 15era izango da.

Esleitutako plaza bati uko egin nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera e-mail bat bidali beharko da ekainaren 10a baino lehen.

INFORMAZIO BATZARRAK:

Summer camp: ekainaren 20an 19:00etan

Musikaz Blai: ekainaren 20an 19:00etan

Udaleku irekiak: ekainaren 21ean
1.eta 2.txanda: 19:00etan
3.eta 4.txanda: 20:00etan

Surf udalekuak: ekainaren 22an 19:00etan

Tokia: Kurtzio Kultur Etxean.

Informazio-dossier osoa HEMEN.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Tristemente Tamalez, Itzartuk, herriko emakumeek osatutako kultur elkarteak, atzo, ekainaren 23an, ateak itxi zituen Sopelako Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egindako agur-ekitaldian. Hainbat urtez emakumearen eta kulturaren alde lan handia egin ondoren, elkarteak agur esan nahi izan zuen ahalik eta modurik onenean: elkartearen kutxaren diru-bilketa eta bere azken antzezlanaren emanaldian...
article thumbnailSpelako San Pedro eta Carmen jaietako programazioa kalean da jada. Bi azken urte hauetako geldialdiaren ondoren, sopelako kaleak jaien disdira eta zirraraz bustiko dira berriro guztientzat pentsaturiko ekitaldi-programazioa baten bidez. BOTA EIOZU BEGIRADATXO BAT PROGRAMAZIO OSOARI HEMEN KLIKATUZ!...
article thumbnailBehin "Udaleku irekiak 2022", "Summer Camp 2022" eta "surf Udalekuak 2022" programen zozketak egin ondoren, jarduera horietarako plaza-zerrendak argitaratu dira. Ekainaren 6tik 15era bitartean, plazak berretsi beharko dira Kurtzion bertan edo https://sarrerak.sopela.eus/helbidearen bidez. Bajak idatziz jakinaraziko zaizkio \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta...
article thumbnail Ekitaldian, 38 abesbatzak hartuko dute parte (4 haur eta gazte, 5 ahots zuri heldu, 8 ahots larri eta 21 ahots misto), lurraldeko hainbat tokitatik etorritako 500 koralista inguru eszenaratuz. Egun honekin, abesbatza musika Bizkaiko txoko guztietara eraman nahi da eta publiko zabalari konpositore handien lanak ezagutarazi nahi zaizkio, baita euskal errepertorio koral zabala zabaldu ere....
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia