Sopelako Udala - Uribe Kostako gazteen iritzia ezagutzeko online galdetegia

Uribe Kostako gazteen iritzia ezagutzeko online galdetegia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko.

Galdetegia anonimoa da. 2020ko abenduaren 15era arte parte har dezakezu.

Zure parte hartzea garrantzitsua da. Eskualdeko ahalik eta gazte kopururik handienak parte hartzea nahi dugu, horrela Uribe Kostako gazteei zuzendutako programak eta jarduerak hobetu ahal izateko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

GALDETEGIA EUSKARAZ: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScHJ_zoM5lNDyADdCFytiXvqTMSND4Ry8F0lOu8Hb6pkQi_4Q/viewform