Sopelak “Arimen Gaua” ospatuko du urriaren 30etik azaroaren 1era

Aurten ere, adin guztietako sopeloztarren artean aisia sustatzeko asmoz, Sopelako Udalak hainbat jarduera eta tailer jarri ditu abian, bai haurrentzat bai helduentzat.

Alde batetik, Santu Guztien bezpera dela eta Sopelako Udalak “Arimen gaua” lelopean zenbait ekintza antolatu ditu hurrengo astebururako (urriak 30 eta 31 eta azaroak 1).

Ostiralean, urriak 30, 21:00etan, “Psike” nagusientzako kale antzerkia ospatuko da Udaletxeko Plazan, Markeliñe konpainiaren eskutik. Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira eskuragarri urriaren 20tik aurrera.

Jarraitzeko, urriaren 31n, larunbata, umeentzako tailerrak antolatu dira Udaletxeko Plazan. 11:00ak eta 14:00ak artean 3 eta 6 urte arteko umeek hartuko dute parte eta 17:00ak eta 20:00ak artean, aldiz, 7 eta 12 urte artekoak. Kasu honetan ere gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira eskuragarri urriaren 20tik aurrera.

Azkenik, igandean, azaroak 1, arratsaldeko 18:00etan, “Horman erlojua duen etxea” filma proiektatuko da Kurtzio Kultur Etxean. Mozorrotuta doazenek, gainera, saria izango dute.

Jarduera guztiak Osasun Sailak berretsi beharko ditu, eta Sopelako Udalak ez du beregain hartuko programazio horren etendura osoaren edo partzialaren erantzukizunik. Kasu guztietan beharrezkoa izango da maskararen erabilera eta segurtasun distantzia mantentzea.

Udal ikastaroak

Era berean, adin guztietako sopeloztarren aisialdia bermatu eta dinamizatzeko helburuarekin, jardun osasungarriak eskaintzeko eta ezagutza berriak lortzen laguntzeko, Sopelako Udalak hainbat udal ikastaro antolatu ditu aurten ere 2020-2021 ikasturterako. Guztira 7 ikastaro eskainiko dira eta izena emateko epea zabalik dago jada, urriaren 28ra arte, Kurtzio Kultur Etxean. Hona hemen ikastaroen eskaintza:

Informazio gehiago: 944 065 505

PROGRAMA: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio