Sopelako Udala - Sopelak “Arimen Gaua” ospatuko du urriaren 30etik azaroaren 1era
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak “Arimen Gaua” ospatuko du urriaren 30etik azaroaren 1era

Sopelak “Arimen Gaua” ospatuko du urriaren 30etik azaroaren 1era

  • Santu Guztien bezpera dela eta, hurrengo asteburuan adin guztiei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu Udalak,  kale antzerkia, umeentzako tailerrak eta filme emanaldi bat, besteak beste.
  • Sopeloztarren aisialdiarekin lotuta, Udalak, beste urte batez, 7 udal ikastaro jarri ditu martxan 2020-2021 ikasturterako. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Kurtzio Kultur Etxean.

Aurten ere, adin guztietako sopeloztarren artean aisia sustatzeko asmoz, Sopelako Udalak hainbat jarduera eta tailer jarri ditu abian, bai haurrentzat bai helduentzat.

Alde batetik, Santu Guztien bezpera dela eta Sopelako Udalak “Arimen gaua” lelopean zenbait ekintza antolatu ditu hurrengo astebururako (urriak 30 eta 31 eta azaroak 1).

Ostiralean, urriak 30, 21:00etan, “Psike” nagusientzako kale antzerkia ospatuko da Udaletxeko Plazan, Markeliñe konpainiaren eskutik. Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira eskuragarri urriaren 20tik aurrera.

Jarraitzeko, urriaren 31n, larunbata, umeentzako tailerrak antolatu dira Udaletxeko Plazan. 11:00ak eta 14:00ak artean 3 eta 6 urte arteko umeek hartuko dute parte eta 17:00ak eta 20:00ak artean, aldiz, 7 eta 12 urte artekoak. Kasu honetan ere gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira eskuragarri urriaren 20tik aurrera.

Azkenik, igandean, azaroak 1, arratsaldeko 18:00etan, “Horman erlojua duen etxea” filma proiektatuko da Kurtzio Kultur Etxean. Mozorrotuta doazenek, gainera, saria izango dute.

Jarduera guztiak Osasun Sailak berretsi beharko ditu, eta Sopelako Udalak ez du beregain hartuko programazio horren etendura osoaren edo partzialaren erantzukizunik. Kasu guztietan beharrezkoa izango da maskararen erabilera eta segurtasun distantzia mantentzea.

Udal ikastaroak

Era berean, adin guztietako sopeloztarren aisialdia bermatu eta dinamizatzeko helburuarekin, jardun osasungarriak eskaintzeko eta ezagutza berriak lortzen laguntzeko, Sopelako Udalak hainbat udal ikastaro antolatu ditu aurten ere 2020-2021 ikasturterako. Guztira 7 ikastaro eskainiko dira eta izena emateko epea zabalik dago jada, urriaren 28ra arte, Kurtzio Kultur Etxean. Hona hemen ikastaroen eskaintza:

  • TANGO (18 urtetik gora). Astearteetan: 19:30etatik 21:00etara. Prezioa: 110 €
  • OINARRIZKO XAKEA (7 urtetik gora). Larunbatetan: 11:30etatik 13:00etara. Prezioa: 95 €
  • XAKE AURRERATUA (7 urtetik gora). Larunbatetan: 11:30etatik 13:00etara. Prezioa: 95 €.
  • ERRETEN ETA ARROPEN TRANSFORMAZIO TAILERRA (18 urtetik gora). Asteazkenetan: 18:30etatik 20:30etara. Prezioa: 95 €
  • HAURRENTZAKO MARGOLARITZA (5 eta 12 urte artean). Ostiraletan: 17:00etatik 18:30etara. Prezioa: 95€
  • OINARRIZKO EUSKAL DANTZAK (18 urtetik gora). Asteazkenetan: 18:00etatik 19:30etara. Prezioa: 70 €
  • EUSKAL DANTZAK AURRERATUA (18 urtetik gora). Asteazkenetan: 19:45etatik 21:15etara. Prezioa: 70 €

Informazio gehiago: 944 065 505

PROGRAMA: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailGazte sopeloztarrei Ihauterietan gozatzeko aukera eskaintzeko xedez, Sopelako Udalak otsailak 13 eta 17 artean Udaletxeko Plazan gauzatuko diren Ihauterietako ekintza bereziak antolatu ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste: eskulan eta zientzia tailerrak, malabarismo ikusizuna Nai malabaristaren eskutik eta Urpekakariak Bertso Antzerkia.Ekintzetan parte hartu nahi dutenek,...
article thumbnail  Sopelako Ludotekak  martxoaren 1etik ekainaren 28ra (biak barne) bitarteko txandan izena emateko epea ireki du. Interesa dutenek otsailaren 15etik otsailaren 28ra (biak barne) eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean bertan. Ordaintzeko epeari dagokionez, martxoan zehar egin beharko da Kurtzioko Hall kulturalean. Informazio gehiago, Ludotekan: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan otsailean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia