Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak “Euskal Jaia” ekimenaren edizio berri bat ospatuko du asteburu honetan

Sopelak “Euskal Jaia” ekimenaren edizio berri bat ospatuko du asteburu honetan

 

Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu.

Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du 21:00etan. Irailaren 12an, larunbatean, 10:00etatik 15:00etara, Udaletxeko plazan ohiko nekazal azoka izango da eta 21:00etan, "Hutsun eta Ortzi" konpainiak "Urbasa" txalaparta eta zirku ikuskizuna eskainiko du. Igandean, 12:00etan, Herri Kirolen erakustaldia izango da eta Bizkaiko 2020ko Harri Txikien Harrijasotzaile Txapelketa Ofiziala ere jokatuko da. 18:00etan, 6 urtetik aurrerako haurrek "Meri, Mari eta Lari" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, “Eidabe” konpainiaren kantu eta ipuin emanaldia. 

Euskal Jaia

Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du, izan ere, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu: euskal produktuak, gastronomia, dantzak, musika, kirolak…

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
Ikasketa gela Kurtzio Kultur Etxean
2020eko abenduaren 11a
article thumbnailBihar, abenduaren 12tik aurrera eta hilabete osoan zehar, ikasketa gela  zabalik egongo da Kurtzio Kultur Etxean.  ORDUTEGIA: Astelehenetik-ostiralera: 09:00-14-00 eta 16:00-20:00 Larunbata eta igandea: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Zerbitzuaren beharrak eta jai egunak direla eta, egun hauetan ikasketa gela itxita egongo da: abenduak 18, 19, 24, 25 eta 31. Urtarriletik aurrera ordutegia honako hau...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia