Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak parte-hartze prozesu bat hasi du kultur ekipamendu berriak zehazteko

Sopelako Udalak parte-hartze prozesu bat hasi du kultur ekipamendu berriak zehazteko

 

  • Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz.
  • Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran.
  • Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan proiektuaren xehe­tasun gehiago ezagutaraziko dira eta Sopelaren premiak eta etorkizun kulturala sakonago landu ahal izango da.

Gaztegunea, Txikigunea, Ludoteka, Kurtzio, Kzgunea, frontoia, parkeak, liburutegia, entsegu-lokalak, kaleko ikuskizunak eta abar luze bat. Sopelak kultura-ekipamendu ugari ditu, halere, azken urteotan, Udalak herritarrek gero eta kultur ekipamendu eta zerbitzu gehiago eskat­zen dutela ikusi du. Gauzak horrela eta horien kalitatea bultzatu eta indartzeko, parte-hartze prozesu bat abiarazi du. Dauden espazioak egokitu eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraiki nahi dira.

Herritarren partaidetzatik abiatuta proposamen adostua lortu nahi dugu. Une honetan, kultura-eredu berria eta ekipamen­duak diseinatzen ari gara eta horretarako sopeloztarren ekarpenak jaso nahi ditugu, guztion be­har eta nahietara ondoen egokitzen diren espazio eta zerbitzuak sortzeko” baieztatu du Josu Landaluze alkateak.

Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen honako bideen bitartez:

Aurrez aurreko parte-hartzea

  • Galdetegia udal eraikinetan horretarako prestatuko diren ku­txetan utziz.
  • Irailaren 28an 18:00etan Kurt­zion egingo den aurrez aurreko tailerrean parte hartuz. Izena emateko telefonoa: 688 736 136

 On line

Parte-hartze prozesu honen barruan, irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan proiektuaren xehe­tasun gehiago ezagutaraziko dira eta Sopelaren premiak eta etorkizun kulturala sakonago landu ahal izango da. Anto­laketa arrazoiengatik, aldez aurretik eman beharko da izena. Sopelako Udalak sopeloztarron iritzia ezagutu nahi du hain garrantzitsua den premiari erantzun ahal izateko. Hori dela eta, herritar guztiak animatzen ditu prozesu horretan parte hartzera eta beren iritziak eta ekarpenak helaraztera.

SOPELAB

Aipatzekoa da ere laster, Udalak kultur ekipamendu berriak hartuko dituen eraikin berria egingo duela. SOPELAB izena izango du eta kultura-berrikuntzarako gunea izan nahi du, egungo eskaintzari gehitu beharrekoa.

 

 

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
Ikasketa gela Kurtzio Kultur Etxean
2020eko abenduaren 11a
article thumbnailBihar, abenduaren 12tik aurrera eta hilabete osoan zehar, ikasketa gela  zabalik egongo da Kurtzio Kultur Etxean.  ORDUTEGIA: Astelehenetik-ostiralera: 09:00-14-00 eta 16:00-20:00 Larunbata eta igandea: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Zerbitzuaren beharrak eta jai egunak direla eta, egun hauetan ikasketa gela itxita egongo da: abenduak 18, 19, 24, 25 eta 31. Urtarriletik aurrera ordutegia honako hau...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia