Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak hainbat kultur proposamen prestatu ditu irailerako

Udalak hainbat kultur proposamen prestatu ditu irailerako

"Sopela Kultura Bizi" izenburupean, irailaren 3tik 27ra bitartean hainbat kultur diziplina biltzen dituen programazioa antolatu du Udalak, hala nola musika, antzerkia edo zinema. Honen bidez, kultur sektoreari ere lagundu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita. 

Salerosleen azoka, Euskal Jaia, Sopela Kosta Fest, Pirritx eta Porrotx edo Kurtzio Kultur Etxeko aretoko programazioaren denboraldi hasiera dira, besteak beste, programak jasotzen dituen hitzordu nagusiak. (KLIKATU HEMEN PROGRAMA OSORIK DESKARGATZEKO)

Iraila iristearekin batera, Sopelako Udalak, udalerriko hainbat eragilerekin elkarlanean, "Sopela Kultura Bizi" izeneko kultur programazio berria prestatu du, irailaren 3tik 27ra garatuko diren dozenaka proposamen baino gehiago biltzen dituena. 

Salerosleen denboraldi amaierako azoka eta Ostalari eta Merkatarien Elkarteak antolatutako tailerrak, antzerki emanaldiak, Ruper Ordorikaren kontzertua, Euskal Jaiaren nekazal azoka, herri kirolen erakustaldiak, Sopela Kosta Fest edota zinema izango dira hilabete honetako hitzordu nagusiak. 

Osasun-protokoloak zorrotz bete beharko dira ekitaldi guztietan, eta maskara nahitaezkoa izango da leku itxi eta irekietako ekitaldi guztietan, eta segurtasun-distantzia ere errespetatu beharko da. Gainera, irailerako programatutako jarduera guztiak edukiera murriztuarekin egingo dira, eta Osasun Sailak berretsi beharko ditu. Euria eginez gero, Zipiriñe ikastetxeko patiora eramango dira, nekazal azoka izan ezik; izan ere, klimatologiak uzten ez badu, bertan behera geratuko da.

Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira gaurtik aurrera. Edukiera betetzen ez bada, ikuskizuna baino ordubete lehenago banatuko dira soberan geratu direnak antzezpen-gunean.

“Sopela Kultura Bizi”, irailaren 3tik 27ra

Lehen hitzordua gaur, osteguna, irailak 3, izango da, dendetan bertan egingo den salerosleen azokarekin. Azoka igandera arte egongo da martxan. Sopelako merkatari eta ostalarien elkarteak haurrentzako tailerrak antolatu ditu larunbat goizean (11:30-12:15 eta 12:30-13:15) udaletxeko berdegunean, non haurrek sormena garatzeko jarduera dibertigarriak egin ahal izango dituzten helduek bertako dendak bisitatzen dituzten bitartean. Horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. 18:00etan "Prozak" familia guztiarentzako ikuskizuna eskainiko da, “Malas Compañías” konpainiaren eskutik. 

Irailaren 11tik 13ra bitartean, ohiko Euskal Jaiaren txanda izango da Udaletxearen inguruan. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du 21:00etan. Irailaren 12an, larunbatean, 10:00etatik 15:00etara, Udaletxeko plazan ohiko nekazal azoka izango da eta 21:00etan, "Hutsun eta Ortzi" konpainiak "Urbasa" txalaparta eta zirku ikuskizuna eskainiko du. Igandean, 12:00etan, Herri Kirolen erakustaldia izango da eta Bizkaiko 2020ko Harri Txikien Harrijasotzaile Txapelketa Ofiziala ere jokatuko da. 18:00etan, 6 urtetik aurrerako haurrek "Meri, Mari eta Lari" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, “Eidabe” konpainiaren kantu eta ipuin emanaldia. 

Iraileko beste hitzordu nagusietako bat Sopela Kosta Fest jaialdia da, eta aurten, koronabirusak eragindako egoera dela eta, edizio murritzagoa izango duena. Hala ere, irailaren 18tik 20ra bitartean, sopeloztarrek eta Sopela bisitatzen dutenek surf txapelketak, skate erakustaldiak, Kayak surf, tailerrak, harezko eskulturak, kometak, Tai txi erakustaldiak, argazki-rallya, Instagram argazki lehiaketak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta Travellin' Brothers eta Afrika Bibang taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango dute. Informazio guztia eskuragarri eta eguneratuta egongo da www.sopelakostafest.com webgunean irailaren 4tik aurrera.

Pirritx eta Porrotxek ere Sopela bisitatuko dute irailaren 24an, eta "Bizi Dantza" emanaldiaren pase bikoitza eskainiko dute. Hitzordua udaletxeko plazan izango da eta sarreren prezioa 5 eurokoa izango da haurrentzat eta 8 eurokoa helduentzat. Sarreren salmenta irailaren 21etik aurrera egingo da erroldatuentzat, eta 23tik aurrera Sopelan erroldatuta ez daudenentzat. 

Eta amaitzeko, irailaren 25ean 20:15ean, Kurtzio Kultur Etxeak aretoko programazioaren denboraldiari hasiera emango dio. "El mono habitado" konpainiaren "Ave Osos!" umore ikuskizunarekin. Sarrerak 6 euro balioko du. Halaber, denboraldiko bigarren hitzordua irailaren 27an izango da, 18:00etan, "Lego 2" filmaren euskarazko proiekzioarekin. Zinema familiarra, ikuslego orokorrarentzat. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak irailaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri Kurtzio Kultur Etxean. 

Udan zehar kultur kulturaz segurtasun osoz goza daitekeela frogatu da. Gogoratu behar da 2.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zutela uztailaren 27tik abuztuaren 16ra bitartean "Sopela Uda Kalean" programaren barruan Udalak antolatutako jardueretan. #kulturaseguruada #laculturaessegura

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Ludoteka eta Gaztelekua martxan!
2020eko urriaren 02a
article thumbnailSopelako gazteek badute euren aisialdiaz gozatzeko aukera, izan ere Ludoteka eta Gaztelekuko zerbitzuak martxan dira jada, eta okasiorako, tailer, irteera eta joko berriak antolatu dira. 4 eta 12 urte bitarteko umeek Ludotekan ondo baino hobeto pasatuko dute astelehenetik ostiralera 17:00ak eta 20:00ak bitartean eta larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara (4-6 urte) eta 17:00etatik...
article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
article thumbnail  Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz. Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran. Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia