Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita E-Sports Txapelketako "Fifa 2020" eta "League of Legends" on line jokoetan izena emateko epea

Irekita E-Sports Txapelketako "Fifa 2020" eta "League of Legends" on line jokoetan izena emateko epea

  • Sopelako Udalak antolatutako “Sopela Uda Kalean” aisialdi-programaren barruan, bi joko horietan parte hartu nahi duten 13 urtetik gorako erabiltzaileek mezu elektroniko bat bidali beharko dute E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.
  • Izena emateko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik.

Uda atipiko honetarako, Sopelako Udalak aisialdiko jardueren eskaintza zabal eta askotarikoa diseinatu du uztail eta abuzturako. “Sopela Uda Kalean” izeneko programak aire zabaleko hogei jarduera baino gehiago jasotzen ditu, ekainaren 27tik abuztuaren 16ra ospatuko direnak.

Bideojokoen zaleentzat hitzordu interesgarria duen programazioa da. Izan ere, uztailaren 14an eta 15ean, 11:00etatik aurrera, E-Sports on line txapelketa egingo da. 13 urtetik gorakoentzako jarduera izango da, eta erabiltzaileek bi jokotan lehiatzeko aukera izango dute: “Fifa 2020” (bikoteka, partiden iraupena 8 minutukoa IZANGO DA eta euskarria PS4) eta “League of Legends” (5 pertsonako taldeetan jokatuko da, 15 eta 45 minutu bitarteko iraupena eta euskarria ordenagailua izango da). Erabbiltzaileek beraien “nickname”-a izan beharko dute “League of Legends” jokorako eta PS4ko erabiltzaile izena “Fifa 2020rako”. Sariak mutilen talde onenari, nesken talde onenari eta talde mixto onenari emango dira. 

Bi joko horietan parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera. Izena emateko epea zabalik egonen da ekainaren 30etik uztailaren 10era.

PROGRAMAZIOA, SOPELA UDA KALEAN: EKAINAREN 27TIK ABUZTUAREN 16RA

(*Gonbidapenak asteburu horretako ostegunetik aurrera egongo dira eskuragarri. Horrez gain, gonbidapenak hartzeko uztaila eta abuztuko Kurtzioko ordutegia hau izango da: 08:00etatik 15:00etara. Gonbidapenak Udalaren webgunean ere hartzeko aukera egongo da. Bestalde, gonbidapenak soberan egonez gero, ikuskizunaren egunean bertan ere eskuragarri izango dira ordu bete lehenago)

UZTAILAK 3

22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “mr. Link jatorri galdua” filmarekin udaletxeko berdegunean

UZTAILAK 4

18:00 Familia guztiarentzako magia ikuskizuna Imanol Ituño eta Tor magoaren eskutik udaletxeko berdegunean

UZTAILAK 14-15

E-SPORTS ONLINE TXAPELKETA

*13 urtetik aurrera

Jokuak:

FIFA 2020 (Binaka/) – LEAGUE OF LEGENDS (5 pertsonatako taldeak)

Izena emateko epea: Ekainaren 30etik uztailaren 10era

Informazioa eta izen-emateak: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

UZTAILAK 16

19:00 “Mulier” dantza ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskutik urgitxieta plazan

UZTAILAK 17

21:30 Bakarrizketa gaua Oscar Terol eta Gorka Aguinalderekin Urgitxieta plazan

UZTAILAK 18

22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Pikatxu detektibea” filmarekin Urgitxieta plazan

UZTAILAK 24

18:00 “Só.” zirko ikuskizun familiarra udaletxe plazan Xampatito Pato konpainiaren eskutik

UZTAILAK 25

22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Los Goonies” filmarekin Udaletxe plazan

UZTAILAK 31

21:00 “AMAK” taldearen kontzertua Urgitxieta Plazan

ABUZTUAK 1

22:00 Zinema aire zabalean “Bohemian Rapsody” filmarekin Urgitxieta plazan

ABUZTUAK 7

22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Play mobil. Filma” filmarekin Udaletxeko plazan

ABUZTUAK 8

21:00 The Beatles taldearen Musika akustikoa “The nowhere plan” banda tributuaren eskutik Udaletxeko plazan

ABUZTUAK 14

22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Campeones” filmarekin Urgitxieta plazan/

ABUZTUAK 15

18:00 “Ingurumena zaindu” ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik Urgitxieta Plazan

ABUZTUAK 16

19:00 “Golden Apple Quartet” taldearen kontzertua Urgitxieta plazan

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
article thumbnail  Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz. Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran. Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan...
article thumbnail"Sopela Kultura Bizi" izenburupean, irailaren 3tik 27ra bitartean hainbat kultur diziplina biltzen dituen programazioa antolatu du Udalak, hala nola musika, antzerkia edo zinema. Honen bidez, kultur sektoreari ere lagundu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita.  Salerosleen azoka, Euskal Jaia, Sopela Kosta Fest, Pirritx eta Porrotx edo Kurtzio Kultur...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia