Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak aire librean egingo diren hogei kultur hitzordu baino gehiagoz osatutako udako programa antolatu du

Sopelako Udalak aire librean egingo diren hogei kultur hitzordu baino gehiagoz osatutako udako programa antolatu du

 

  • “Sopela Uda Kalean” izena eman zaio programazioari, eta ekainaren 27tik abuztuaren 16ra egingo diren aire zabaleko hainbat jardueraz dago osatua: kontzertuak, antzerkia, zinema, magia, dantza, bakarrizketak, kalejirak eta haurrentzako hainbat ikuskizun eskainiko dira, guztiak osasun eta segurtasun neurrietara egokituak.
  • Hitzorduetakoren batera joateko interesa duten sopeloztarrek gonbidapenak ohiko lekuetan jaso beharko dituzte, ikuskizun bakoitzaren aurreko ostegunetik aurrera.

 

Covid-19 krisiaren ondorioz eta EUDELen gomendioei jarraituz, Sopelako Udalak udako koloniak bertan behera uztea erabaki zuen. “Normaltasun berria” iritsi eta hasierako irizpideak aldatu ondoren, Udala lanean hasi zen herritar guztiei zuzendutako udako aisialdi-jardueren eskaintza zabal bat prestatzeko.

Lan horren ondorioz, “Sopela Uda Kalean” ekimena sortu da. Udako kultur programazio honek aire zabaleko hogei jarduera baino gehiago ditu, ekainaren 27tik abuztuaren 16ra ospatuko direnak. Musika-hitzorduek, antzerkiek, zineak, magiak, dantzek, bakarrizketek, kalejirek eta haurrentzako hainbat ikuskizunek osatzen dute programazioa, guztiak Covid-19ari aurre egiteko osasun eta segurtasun neurri zein gomendioei egokituak. Alde horretatik, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta gutxienez ere 1,5 metroko tartea uztea pertsonen artean. Besaulkia aurrez esleituta egongo da, segurtasun-distantzia mantenduz. Bizikidetza-unitate bereko kideak elkarrekin eseri ahal izango dira. (*Antolatzaileek ezarritako segurtasun arauak ez betetzeak, jardueretan parte hartzeko debekua ekar dezake.)

Programako hitzorduetakoren batera joateko interesa duten sopeloztarrek dagokien gonbidapena jaso beharko dute ikuskizun bakoitzaren aurreko ostegunetik aurrera. Pertsona bakoitzeko 5 gonbidapen eskura daitezke. Edukiera bete ezean, gonbidapenak eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan, hasi baino ordubete lehenagotik.Euria egiten badu, jarduerak Zipiriñeko patiora eramango dira.

 

 

PROGRAMAZIOA, SOPELA UDA KALEAN: EKAINAREN 27TIK ABUZTUAREN 16RA

 

EKAINAK 27

11:00 Barinatxe txistu taldearen kalejira

12:00 Sopelako joaldunen kalejira  

13:00 Jai Batzordearen eta COVID-19ren ondorioz hildako sopeloztar guztien omenezko aurreskua  eta lore eskaintza udaletxeko berdegunean

13:15 Bertso saioa udaletxeko berdegunean

-        Amets Arzallus

-        Uxue Alberdi

-        Unai Iturriaga

-        Paule Loizaga

-        Gai jartzailea: Arrate Illaro

20:00 “Pulgas” antzezlana Kurtzio Kultur Etxean Pez Limbo konpainiaren eskutik

EKAINAK 28

12:30 “Panoli Kabareta” umeentzako kale ikuskizuna Udaletxeko berdegunean, Ganso & Cia konpainiaren eskutik

20:00 Freshcool Dantza ikuskizuna udaletxeko berdegunean Tio Teronen Semeak konpainiaren eskutik

EKAINAK 29

19:00 Boleroak udaletxeko berdegunean “Trío Veracruz” taldearen eskutik

UZTAILAK 3

22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “mr. Link jatorri galdua” filmarekin udaletxeko berdegunean

UZTAILAK 4

18:00 Familia guztiarentzako magia ikuskizuna Imanol Ituño eta Tor magoaren eskutik udaletxeko berdegunean

UZTAILAK 14-15

E-SPORTS ONLINE TXAPELKETA

*13 urtetik aurrera

Jokuak:

FIFA 2020 (Binaka/) – LEAGUE OF LEGENDS (5 pertsonatako taldeak)

Izena emateko epea: Ekainaren 30etik uztailaren 10era

Informazioa eta izen-emateak: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

UZTAILAK 16

19:00 “Mulier” dantza ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskutik Urgitxieta plazan

UZTAILAK 17

21:30 Bakarrizketa gaua Oscar Terol eta Gorka Aguinalderekin Urgitxieta plazan

UZTAILAK 18

 22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Pikatxu detektibea” filmarekin Urgitxieta plazan

UZTAILAK 24

18:00 “Só.” zirko ikuskizun familiarra udaletxe plazan Xampatito Pato konpainiaren eskutik

UZTAILAK 25

22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Los Goonies” filmarekin Udaletxe plazan

UZTAILAK 31

21:00 “AMAK” taldearen kontzertua Urgitxieta Plazan

ABUZTUAK 1

22:00 Zinema aire zabalean “Bohemian Rapsody” filmarekin Urgitxieta plazan

ABUZTUAK 7

22:00 Umeentzako zinema aire zabalean “Play mobil. Filma” filmarekin Udaletxeko plazan

ABUZTUAK 8

21:00 The Beatles taldearen Musika akustikoa “The nowhere plan” banda tributuaren eskutik Udaletxeko plazan

ABUZTUAK 14

 22:00 Familia guztiarentzako zinema aire zabalean “Campeones” filmarekin Urgitxieta plazan/

ABUZTUAK 15

18:00 “Ingurumena zaindu” ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskutik Urgitxieta Plaza 

ABUZTUAK 16

19:00 “Golden Apple Quartet” taldearen kontzertua Urgitxieta plazan

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail Santu Guztien bezpera dela eta, hurrengo asteburuan adin guztiei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu Udalak,  kale antzerkia, umeentzako tailerrak eta filme emanaldi bat, besteak beste. Sopeloztarren aisialdiarekin lotuta, Udalak, beste urte batez, 7 udal ikastaro jarri ditu martxan 2020-2021 ikasturterako. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Kurtzio Kultur...
Ludoteka eta Gaztelekua martxan!
2020eko urriaren 02a
article thumbnailSopelako gazteek badute euren aisialdiaz gozatzeko aukera, izan ere Ludoteka eta Gaztelekuko zerbitzuak martxan dira jada, eta okasiorako, tailer, irteera eta joko berriak antolatu dira. 4 eta 12 urte bitarteko umeek Ludotekan ondo baino hobeto pasatuko dute astelehenetik ostiralera 17:00ak eta 20:00ak bitartean eta larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara (4-6 urte) eta 17:00etatik...
article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia