Sopelako Udala - Sopelako Udalak kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdi berria argitaratu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdi berria argitaratu du

Sopelako Udalak kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdi berria argitaratu du

Udalak 36.200 euroko partida erabiliko du laguntza hauek abian jartzeko. Diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea ekainaren 23an (asteartea) irekiko da eta uztailaren 7an bukatuko da.
 
Diru-laguntza berri horren bidez, Sopelako Udalaren helburua da Sopelako udalerrian kultur arloan egiten diren jarduerak finantzatzea 2020. urtean. Jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko erabiliko da, bai eta jarduera horien ondoriozko gastuak ordaintzeko ere.

Laguntzak ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira, hau da, entitate eskatzailearen ohiko funtzionamendu programaren parte diren jardueretarako.
Sopelako Udalak interesa duten elkarte edo jarduerak gonbidatzen ditu beren eskaera aurkez dezaten, kontuan hartuta Sopelako udalerriarentzat interesgarriak izan behar dutela, Sopelako Udalak kulturaren esparruan egiten dituen jarduerak gehitu, osatu edo bideratzeko.


Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Sabino Arana kalea, 1), edo Herritarren Arretarako Bulegoan (Loiola Ander Deuna kalea, 28, Larrabasterra), baita telematikoki ere, Udalaren posta elektronikoaren bidez. (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

Diru-laguntzaren baseak hemen:

Egiaztagiriak Kultura Jarduerak - Bases Actividades Culturales

Diru-laguntza eskatzeko eskabidea deskargatu hemen:

 Eskaera Kultura Jarduerak - Solicitud Actividades Culturales

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailBehin udalekuetarako izen-emateak bukatuta eta hainbat modalitate eta txandetan eskaerak plaza kopurua baino gehiago izan direla ikusita, ekainaren 9an 12:00etan udalekuetako plazen zozketa egin da Kurtzio Kultur Etxean. Txanda eta udaleku mota berean izena eman duten neba-arrebak batera sartu dira zozketan eta eskatzaile bakoitzari udaleku mota berean gutxienez txanda bat egokitu zaiola...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan ekainean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud   LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656 94...
article thumbnail  Deialdiaren zenbatekoa 8.500 eurokoa da eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 1ean irekiko da.  Sopelako Udalak euskara ikasteko 8.500 euroko diru-laguntzen deialdi berri bat aurkeztu du. Eskaerak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Sopelan erroldatuta dauden eta Udal Euskaltegian matrikulatuta ez dauden 16 urtetik gorako...
Ekaineko ikasketa gela
2021eko ekainaren 03a
article thumbnail
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia