Sopelako jaiak bertan behera geratu dira

Osasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi ekitaldi sinboliko antolatuko ditu, bata San Pedro egunean eta bestea Karmen egunean.

Era berean, pandemiaren eboluzioak horretarako aukera ematen badu, udazkenean Sopelan eta Larrabasterran asteburu bat birprogramatzeko aukera aztertzen ari da, horrela San Pedro eta El Carmen egunak egun horietara aldatuz.