Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako jaiak bertan behera geratu dira

Sopelako jaiak bertan behera geratu dira

Osasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi ekitaldi sinboliko antolatuko ditu, bata San Pedro egunean eta bestea Karmen egunean.

Era berean, pandemiaren eboluzioak horretarako aukera ematen badu, udazkenean Sopelan eta Larrabasterran asteburu bat birprogramatzeko aukera aztertzen ari da, horrela San Pedro eta El Carmen egunak egun horietara aldatuz.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan abenduan zehar. Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94 656...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko...
article thumbnail Santu Guztien bezpera dela eta, hurrengo asteburuan adin guztiei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu Udalak,  kale antzerkia, umeentzako tailerrak eta filme emanaldi bat, besteak beste. Sopeloztarren aisialdiarekin lotuta, Udalak, beste urte batez, 7 udal ikastaro jarri ditu martxan 2020-2021 ikasturterako. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Kurtzio Kultur...
Ludoteka eta Gaztelekua martxan!
2020eko urriaren 02a
article thumbnailSopelako gazteek badute euren aisialdiaz gozatzeko aukera, izan ere Ludoteka eta Gaztelekuko zerbitzuak martxan dira jada, eta okasiorako, tailer, irteera eta joko berriak antolatu dira. 4 eta 12 urte bitarteko umeek Ludotekan ondo baino hobeto pasatuko dute astelehenetik ostiralera 17:00ak eta 20:00ak bitartean eta larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara (4-6 urte) eta 17:00etatik...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia