Kurtzio Kultur Etxea: martxoko ikuskizunen atzerapena

COVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere.

Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko asmoz. Azken hiruhilekora atzeratutako ikuskizun horietarako data berriak honako hauek dira:

Kurtzio Laguna txartelaren titularrak ez diren eta ikuskizun hauetarako sarrerak erosi zituzten ikusle guztiek sarrera aldatzeko eskatu ahal izango dute aurreikusitako data berrietarako, prezio bereko 2020ko ikuskizun baterako sarreraren truke edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Aukeratzen den aukera edozein dela ere, 2020ko irailaren 25a baino lehen egin beharko dute eskaera bide hauen bidez:

Kurtzio Kultur Etxea osatzen dugun talde osoak eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan zehar izan duzuen leialtasunagatik, eta oihala igo eta gure leihoak eta balkoiak besaulkiekin eta eszenatokiekin aldatzeko aukera dugunean, berriz ikustea espero dugu. Eskerrik asko bihotzez, eta gogoratu #antzokietanelkarikusikodugu