Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kurtzio Kultur Etxea: martxoko ikuskizunen atzerapena

Kurtzio Kultur Etxea: martxoko ikuskizunen atzerapena

COVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere.

Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko asmoz. Azken hiruhilekora atzeratutako ikuskizun horietarako data berriak honako hauek dira:

  • LA ISLA (Histrión Teatro) 2020/03/13rako programatua, 2020/10/10era atzeratu da.
  • RAMPER: VIDA Y MUERTE DE UN PAYASO (Cancamisa Teatro), 2020/03/27rako programatua, 2020/12/12ra atzeratu da.
  • HEZURBELTZAK (Jon Maia) 2020/03/28rako programatua, 2020/11/28rako atzeratu da.

Kurtzio Laguna txartelaren titularrak ez diren eta ikuskizun hauetarako sarrerak erosi zituzten ikusle guztiek sarrera aldatzeko eskatu ahal izango dute aurreikusitako data berrietarako, prezio bereko 2020ko ikuskizun baterako sarreraren truke edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Aukeratzen den aukera edozein dela ere, 2020ko irailaren 25a baino lehen egin beharko dute eskaera bide hauen bidez:

  • Idatziz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoen bidez.
  • Telefonoz: 944 065 505 edo 667 942 248 zenbakietara deituz
  • Presentzialki: Kurtzio Kultur Etxean (zabaltzen denean)

Kurtzio Kultur Etxea osatzen dugun talde osoak eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan zehar izan duzuen leialtasunagatik, eta oihala igo eta gure leihoak eta balkoiak besaulkiekin eta eszenatokiekin aldatzeko aukera dugunean, berriz ikustea espero dugu. Eskerrik asko bihotzez, eta gogoratu #antzokietanelkarikusikodugu

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
article thumbnail  Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz. Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran. Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan...
article thumbnail"Sopela Kultura Bizi" izenburupean, irailaren 3tik 27ra bitartean hainbat kultur diziplina biltzen dituen programazioa antolatu du Udalak, hala nola musika, antzerkia edo zinema. Honen bidez, kultur sektoreari ere lagundu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita.  Salerosleen azoka, Euskal Jaia, Sopela Kosta Fest, Pirritx eta Porrotx edo Kurtzio Kultur...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia