Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak ikasketa gela bat zabalduko du asteburuetan Kurtzio Kultur Etxean

Udalak ikasketa gela bat zabalduko du asteburuetan Kurtzio Kultur Etxean

Herritarren eskaerei erantzunez, Sopelako Udaleko Kultura sailak, Kurtzio Kultur Etxeko gela bat ikasketa espazio moduan zabaltzea erabaki du, otsailaren 15etik ekainaren 28ra bitarteko asteburuetan.  Ikasleei edota oposaketak prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako zerbitzua izango da, lasaitasunez ikasteko espazio egokiak izan ditzaten larunbat eta igandeetan. 

Ikasketetarako egokitutako espazio honek, gehienez 25-30 pertsonentzako lekua izango du eta udal liburutegiaren bidez eskaintzen den zerbitzuarekin bat egiten du, zerbitzu osagarria da baina kasu honetan, ordutegi desberdin batekin, asteburuetan irekiz. Aipatzekoa da baita, Udal liburutegiak ere bere ordutegia handitu egingo duela, herritarrek malgutasun eta aukera gehiago izan dezaten ikasketa sasoian. Hala, ordutegi berria hurrengoa izango da: astelehenetik ostiralera, goizeko 8:15etatik arratsaldeko 20:45ra arte (jarraian) eta larunbatetan goizeko 8:00etatik 14:00ak arte. Ordutegi berri hau martxoan abiaraztea aurreikusten da. 

Kurtzioko ikasketa gelaren ordutegiari dagokionez, espazioa zabalik izango da larunbat eta igandeetan, goizetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara. Jai egunetan itxita egongo da (Aste Santua kasu). 

Interesa duten pertsonek, hurrengo telefonoa edota helbide elektronikoa erabili dezakete beraien zalantzak argitu edota informazio gehiago eskatzeko. Telefonoa: 944 03 34 06 / Emaila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “#Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko. Galdetegia anonimoa da. 2020ko...
article thumbnail Santu Guztien bezpera dela eta, hurrengo asteburuan adin guztiei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu Udalak,  kale antzerkia, umeentzako tailerrak eta filme emanaldi bat, besteak beste. Sopeloztarren aisialdiarekin lotuta, Udalak, beste urte batez, 7 udal ikastaro jarri ditu martxan 2020-2021 ikasturterako. Interesdunek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Kurtzio Kultur...
Ludoteka eta Gaztelekua martxan!
2020eko urriaren 02a
article thumbnailSopelako gazteek badute euren aisialdiaz gozatzeko aukera, izan ere Ludoteka eta Gaztelekuko zerbitzuak martxan dira jada, eta okasiorako, tailer, irteera eta joko berriak antolatu dira. 4 eta 12 urte bitarteko umeek Ludotekan ondo baino hobeto pasatuko dute astelehenetik ostiralera 17:00ak eta 20:00ak bitartean eta larunbatetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara (4-6 urte) eta 17:00etatik...
article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia