Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Agustin Jimenez eta Miguel Lago bakarrizketalariak Sopelan izango dira abenduaren 29an

Agustin Jimenez eta Miguel Lago bakarrizketalariak Sopelan izango dira abenduaren 29an

Sopelako Udalak antolatu duen gabonetako agendaren barruan, igande honetan, abenduak 29, Estatu mailako bakarrizketalaririk entzutetsuenetariko bik, Agustin Jimenez eta Miguel Lagok, ikuskizun interesgarri bat eskainiko dute Sopelako Urgitxieta plazan kokatutako karpan.

“Monologos 10” du izena ikuskizunak eta arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera. Ikusle bezala bertaratzeko asmoa duten pertsonek, hurrengo salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, 10 euroko prezioan bakoitza:

Abenduaren 29an salmenta gune bat egongo da Larrabasterrako Sopelarinen (Turismo Bulego ondoan) 18:00etatik 20:00etara.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira. Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira: 1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko...
article thumbnailHerritarren eskaerei erantzunez, Sopelako Udaleko Kultura sailak, Kurtzio Kultur Etxeko gela bat ikasketa espazio moduan zabaltzea erabaki du, otsailaren 15etik ekainaren 28ra bitarteko asteburuetan.  Ikasleei edota oposaketak prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako zerbitzua izango da, lasaitasunez ikasteko espazio egokiak izan ditzaten larunbat eta igandeetan.  Ikasketetarako egokitutako espazio...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia