Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua prestatu du Sopelako Udalak

Ekintzaz betetako Gabonetako egitaraua prestatu du Sopelako Udalak

Sopelako Udalak adin tarte eta gustu guztietako herritarrei zuzendutako egitarau oparoa antolatu du aurten ere, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean. 40 jarduera baino gehiagoko ekintza sorta herritarrek familia eta lagunekin disfrutatu eta hurrengo urteari aurre egiteko indarrak hartzeko.  

Egitaraua abenduaren 13tik martxan dago jada. Eskainiko diren ekintzen artean aipatzekoak dira abenduaren 20an entzun ahal izango ditugun Gabon Kantak Sopelako Lagun Artea eta Schola Cantorum San Pedro Abesbatzekin. 24an Olentzero etorriko da herrira arratsaldeko 17:00etan. Iberrota parketik abiatuko da Udaletxeko plazara eta ondoren umeek Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute. 28an Fito y Los Fitipaldis taldearen musika doan entzuteko aukera izango dugu Wilson & Wilsonetis tributu taldearen eskutik gaueko 21:30etan Urgitxieta plazan (Larrabasterran). 29an aldiz, toki berean baina ordu bat lehenago “Monologoz 10” ikuskizuna eskainiko digute Miguel Lago eta Agustin Jimenez bakarrizketariek. Eta urtea bukatzeko ohikoa denez San Silvestre lasterketa izango dugu arratsaldeko 17:00etan Urgitxieta plazan. Parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 2tik 25era www.triatlonsopelana.org webgunean eta dortsalak abenduaren 26 eta 27an batu beharko dira. Prezioa 2 €koa izango da eta batutako dirua ongintzazko ekintza bat laguntzeko bideratuko da. Urte berrian urtarrilak 5ean Errege Magoen kabalgatan parte hartu izango dugu. Larrabasterrako Iberrota parketik irtengo dira arratsaldeko 18:00etan eta bukatzean harrera egingo zaie Udaletxeko plazan.

Aurten ere TxuTxu Trena izango da abenduak 23 eta urtarrilak 4 bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da martxan ibiliko. Abenduaren 24an eta 31an goizez baino ez da ibiliko eta irteera Udaletxeko plazan izango du. Eta nola ez, Gabonetako Umeentzako Parkea Urko kiroldegian abenduaren 27tik 29ra, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Hauen eta gainerako ekintzei buruzko informazio guztia Gabonetako Agendan kontsulta dezakezue, hurrengo esteka honetan klik eginez: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Datorren asteartan, otsailak 25, TWIN MELODY bikotea izango da Sopelan eta kontzertu bat eskainiko dute Urko kiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Hitzordua, Udalak ihauteriak ospatzeko antolatu duen programaren barruan sartzen da. Sarrerak salgai daude Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean, Sopelarinen eta sopelaudala.org webgunean 5 euroko prezioan. Animatu eta hurbildu zaitez!
article thumbnailPiatti Quartet taldearen eskutik, kamara kontzertu bat ospatuko da datorren otsailaren  21ean, San Pedro elizan. Hitzordua arratsaldeko 19:45etan hasiko da eta F.Mendelssohn, Mozar, Hanel eta Bach bezalako autoreen obrak interpretatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da.  Piatti Quartet taldea hurrengo kideek osatzen dute: Miquel Keenan Fuentes Aina Martí Soler Raúl Fernández de Cos Adrián...
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira. Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira: 1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko...
article thumbnailHerritarren eskaerei erantzunez, Sopelako Udaleko Kultura sailak, Kurtzio Kultur Etxeko gela bat ikasketa espazio moduan zabaltzea erabaki du, otsailaren 15etik ekainaren 28ra bitarteko asteburuetan.  Ikasleei edota oposaketak prestatzen ari diren pertsonei zuzendutako zerbitzua izango da, lasaitasunez ikasteko espazio egokiak izan ditzaten larunbat eta igandeetan.  Ikasketetarako egokitutako espazio...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia