Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aste honetan Musikaldiaren edizio berria Sopelan

Aste honetan Musikaldiaren edizio berria Sopelan

Sopelako Udalak jardun musikalak sustatzen jarraitzen du eta beste urte batez, Musikaldia, udazkeneko musika-zikloaren edizio berri bat antolatu du. Aurten, guztira lau ikuskizun eskainiko dira abenduaren 12, 13, 14 eta 15ean Kurtzio Kultur Etxean.

Ostegunean, abenduak 12, Bilbon 2012. urtean otxoteen genero musikalari jarraitasuna emateko sortutako “Lur maitea” zortzikoteak jardungo du 19:30ean. Bere partaideek esperientzia zabala daukate koru munduan, eta beren errepertorioa euskal kantez eta beste kultura edo motako abestiez osatuta dago. Hurrengo egunean, abenduak 13, ostirala, 19:30ean “Lagun Artea” abesbatzak antolatutako topaketa ospatuko da. Bertan gonbidatutako zenbait abesbatzek ere hartuko dute parte. Eta larunbatean, 20:00ak aldera, “Soul teller” jarduna gauzatuko da Miguel Ángel Julián kantari eta konpositorearen eskutik. Mundu erdiko agertokietan, 25 urte baino gehiagoren ondoren eta 200 titulu baino gehiagorekin egun,Miguel Ángelek bere ahalegin guztiak biltzen ditu aldi berri honetan konpositore gisa, bai estatu mailan eta bai nazioarteko artista ospetsuekin. Bukatzeko, Musikaldiaren amaiera gisa, José Luis Nietok bi ekitaldiko antzerki-kontzertua eskainiko du 19:00etan. Publiko guztientzako ikuskizun honetan molde konbentzionalak apurtu eta musika klasikoarekin zerikusirik gabeko ikuslearen arreta bereganatuko du artistak.

Sarrerak Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxean edota Sopelarinen eskuratu ahal izango dira. Prezioari dagokionez, larunbateko emanaldia izan ezik (6 €), beste guztiek 3 euroko prezioa izango dute.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailKultura sailetik, gure udalerrirako ihauteri berritzaileak eta parte hartzaileak sustatzen ari gara, dibertimenduz eta kolorez beteak. Horretarako, 15 jarduera baino gehiago izango ditugu, 6 egunetan banatuta, otsailaren 21etik 26ra, Sopelako biztanle guztiek eta bisitatzen gaituzten kanpotar guztiek beren lekua izan dezaten programazioan. Adin eta gustu guztietarako jarduerak eta ikuskizunak...
article thumbnailKultura sailetik, gure udalerrirako ihauteri berritzaileak eta parte hartzaileak sustatzen ari gara, dibertimenduz eta kolorez beteak. Horretarako, 15 jarduera baino gehiago izango ditugu, 6 egunetan banatuta, otsailaren 21etik 26ra, Sopelako biztanle guztiek eta bisitatzen gaituzten kanpotar guztiek beren lekua izan dezaten programazioan. Adin eta gustu guztietarako jarduerak eta ikuskizunak...
Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!
2020eko urtarrilaren 21a
article thumbnailAurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdiak: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren,...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia