Sopelak “Olentzero eta Mari Domingi 2019” marrazki lehiaketa abiarazi du
- Bisitak: 699
Gai nagusia "Olentzero eta Mari Domingi Sopelan" izango da. Irudiak originalak izan behar dira (ez da kopiarik onartuko), edozein teknika erabili daiteke eta gutxienez DIN A4-ko tamaina izan beharko dute. Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutun-azal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).
Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da. Guztira, 3 sari banatuko dira eta jada, ohikoa den bezala, banaketa abenduaren 24an izango da herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean.
Informazio gehiago: Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, 48.600) / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05.