Sailkapena Putxera Eguna 2019

Beste urte batez, Marmiton taldeak Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Putxera Eguna hitzordu arrakastatsua izan da. Aurtengo edizioa, berezia izan da oso, 10 urte bete baitu Pepetxin oroitzen duen lehiaketa herrikoiak. Guztira 162 kuadrilla aurkeztu dira eta guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Honez gain, partaide guztiei barkamena ere eskatu behar diegu, puntuen zenbaketan izandako arazo informatkoarengatik eta honek sortutako atzerapenarengatik sarien banaketan. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen pazientziagatik. 

Hurrengo estekan klik eginda, SAILKAPEN OROKORRA ikus dezakezue.