Urriaren 31n “Arimen gaua” ospatuko da Sopelan

Santu Guztien bezpera dela eta Sopelako Udalak eta Sopelako Merkatari Elkarteak “Arimen gaua” izeneko ekitaldia antolatu dute ostegun honetarako, urriak 31. Udaletxeko gune berdean ospatuko den adin guztiei zuzendutako ekintzaz beteriko jai aparta, alegia.

Arimen gau beldurgarria 17:00etan hasiko da umeentzako tailerrekin eta 18:30ean jarraituko da adin guztiei zuzendutako diskofesta batekin. Bi ordu beranduago, 20:00ak aldera, kalejira egingo da herriko kaleetan zehar eta amaiera borobila gisa, 22:30ean udaletxeko gunean AC/DC-ren musika entzungo da Debares taldearen eskutik.