Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Urriaren 31n “Arimen gaua” ospatuko da Sopelan

Urriaren 31n “Arimen gaua” ospatuko da Sopelan

Santu Guztien bezpera dela eta Sopelako Udalak eta Sopelako Merkatari Elkarteak “Arimen gaua” izeneko ekitaldia antolatu dute ostegun honetarako, urriak 31. Udaletxeko gune berdean ospatuko den adin guztiei zuzendutako ekintzaz beteriko jai aparta, alegia.

Arimen gau beldurgarria 17:00etan hasiko da umeentzako tailerrekin eta 18:30ean jarraituko da adin guztiei zuzendutako diskofesta batekin. Bi ordu beranduago, 20:00ak aldera, kalejira egingo da herriko kaleetan zehar eta amaiera borobila gisa, 22:30ean udaletxeko gunean AC/DC-ren musika entzungo da Debares taldearen eskutik.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!
2020eko urtarrilaren 21a
article thumbnailAurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdiak: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren,...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeheko estekan klik eginez, Olentzero eta Mari Domingoiren Gau magikoak utzitako argazkiak deskargatu ahal izango dituzue. Klik hemen: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailArgitaratu da 2020ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia