Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 6tik 8ra Sopelak Euskal Jaia ospatuko du

Irailaren 6tik 8ra Sopelak Euskal Jaia ospatuko du

 

Beste urte batez, iraileko bigarren asteburuan Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker. Eta jaiak behar den bezala ospatzeko, Udalak adin guztiei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu irailaren 6, 7 eta 8rako.

Euskal Jaia 1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortu zen eta geroztik, garrantzi eta herri-errotze handia lortu du, izan ere, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen ditu: euskal produktuak, gastronomia, dantzak, musika, kirolak…

EGITARAUA:

Irailak 6, ostirala

  • 18:00-19:00: Umeentzako Herri Kirol partehartzaileak
  • 19:00-20:00: Bermeoko Lasuen Herri Kirol Taldearen eskutik, herri kirol diziplina desberdinen erakustaldia

Irailak 7, larunbata

  • 10:00-15:00 Nekazal azoka
  • 11:00-12:00 Txalaparta tailerra Txalabiraren eskutik
  • 11:30-14:00 Sopelako panderojoleak eta Zanpantzarrak herriko kaleetan zehar
  • 14:00 Gazta, barazki, lore eta fruta txapelketaren sari banaketa
  • 18:30 “Yijaaa!!!” kaleko antzerki ikuskizuna publiko orokorrarentzat Goitibera konpainiaren eskutik
  • 20:00 Pala partida profesionala udal frontoian
  • 20:00 ”Lurrak” musika, antzerki eta zirko ikuskizuna publiko orokorrarentzat

Irailak 8, igandea

Goizean zehar txistulari eta Sopela Kantariren kalejira herriko kaleetan zehar

  • 10:00-11:00 Sukalki txapelketako izen-ematea Udaletxean
  • 12:00 Euskal Dantzen erakustaldia Sopelako Meñakoz eta Eguzkilore Dantza taldearen eskutik Udaletxean
  • 13:00-13:30 Sukalki txapelketaren kazolen aurkezpena
  • 14:00 Sukalki txapelketaren sari-banaketa
  • 18:00 “Flou Papagayo” publiko orokorrarentzako ikuskizuna Mumusic Circus konpainiaren eskutik

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agate Deuna 2020: Zatoz abestera!
2020eko urtarrilaren 21a
article thumbnailAurtengoan eta iazko edizioan egindakoari jarraituz, AGATE DEUNAren ospakizuna era herrikoi eta parte hartzaileagoa egiteko asmoarekin, ez da txapelketarik antolatuko eta herriko talde, elkarte eragile eta abarrei honako gonbidapena luzatzen dizuegu: Goizeko deialdiak: Eguerdiko 12:00etan Larrabasterrako Urgitxeta plazan, talde guztiak elkarrekin abestera gonbidatzen ditugu. Horren ondoren,...
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan eta Gaztelekuan urtarrilean zehar.  Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud LUDOTEKA: 94 656 94 82 / \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. GAZTELEKUA: 94...
article thumbnailBeheko estekan klik eginez, Olentzero eta Mari Domingoiren Gau magikoak utzitako argazkiak deskargatu ahal izango dituzue. Klik hemen: https://we.tl/t-YljayISG8B
article thumbnailArgitaratu da 2020ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia