Irekita Sopelako udal ikastaroetan izena emateko epea

Beste urte batez, ikasturte berriari begira Sopelako Udalak ume zein helduentzako zazpi udal ikastaro jarri ditu martxan urrian eta ekainean zehar. Horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

TANGOA
Astearteak: 19:30 - 21:00 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

HELDUENTZAKO OINARRIZKO EUSKAL DANTZAK
Asteazkenak: 18:00 - 19:30 (urriak 3 - ekainak 12)
Prezioa: 70 €

HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZAK AURRERATUA
Asteazkenak: 19:30-21:00 (urriak 3 - ekainak 12)
Prezioa: 70 €

OINARRIZKO ARGAZKIGINTZA
Astearteak: 18:00-19:30 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

ARGAZKIGINTZA AURRERATUA
Astearteak: 19:30-21:00 (urriak 2 - maiatzak 28)
Prezioa: 110 €

ARGAZKIEN EDIZIO DIGITALA (Photoshop)
Ostegunak: 19:00-20:30 (urriak 4 – maiatzak 30)
Prezioa: 110 €

UMEENTZAKO PINTURA ETA ESKULTURA
Ostiralak: 17:00-18:30 (urriak 5 - ekainak 21)
Prezioa: 95 €

 
Parte hartu nahi dutenek irailak 5 eta 22 artean eman beharko dute izena Sopelako Udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Kurtzio Kultur Etxean edota www.sopela.eus web orrialdean.