Sopelako itsaslabarrak ezagutzeko bisita gidatuak

Sopelan, itsaslabar ikusgarriak, hondartza atseginak eta lasaiak aurkitu ahal ditugu, paisaia hauetaz gozatzeko, Sopelako Turismo Bulegoak labarrak ezagutzeko 3 bisita gidatu antolatu ditu udan zehar. Gauzak horrela, sopeloztarrek zein udalerrira datozen turistek ere Sopelako kostaldeko amildegi harrigarri hauek ezagutzeko aukera izango dute uztailaren 6an eta abuztuaren 4 eta 17an.

Kasu guztietan, bisitak doakoak izango dira eta Sopelako Turismo Bulegotik irtengo dira (Loiola Ander Deuna, 28) goizeko 11:00etan. Leku kopurua mugatua izango da, beraz, aldez aurretik eman beharko da izena Turismo Bulegoan bertan edota 94 406 55 19 telefonoan. Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.