Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludoteka eta Gaztelekuko ekaineko programazioa

Ludoteka eta Gaztelekuko ekaineko programazioa

 


LUDOTEKA

Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak ekainerako antolatu dituen jardueren programazioa:

HORMA-IRUDIA
  • NON: Ludotekan
  • NOIZ: Ekainak 1 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • METODOLOGIA: Haur bakoitza bere ordutegian, txandan ateratako argazkiekin mural bat egingo dute Kurtzio apaintzeko.
MUNARRIKOLANDARA IRTEERA
  • NON:  Sopelan
  • NOIZ:  Ekainak 8 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: ekainak 6 (osteguna)
  • METODOLOGIA: Tutoreekin Ugeragako futbol zelaiko parkingean geratuko gara 11:00etan. Munarrikolanda mendian dagoen burdin hesia bisitatuko dugu eta hamaiketakoa jan ondoren (etxetik ekarri), tutoreekin Ludotekan geratuko gara 14:00etan.

TXANDA AMAIERA JAIA

  • NON: Ludotekan.
  • NOIZ:  Ekainak 15 (larunbata)
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: ekainak 13 (osteguna)
  • METODOLOGIA: Nagusiak eta txikiak, goizeko ordutegian (11:00-14:00) ludotekari agur esango diote iraila arte. Horretarako, merendola bat egingo dute.

GOIKOMENDIRA IRTEERA

  • NON:  Lemoiz (Bizkaia)
  • NOIZ:  Ekainak 22 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Plazak agortu arte edo hori gertatu ezean, ekainak 17 (astelehena)
  • PREZIOA: zehazteke
  • METODOLOGIA: Kurtzio Kultur etxean geratuko gara 10:00etan.Lemoizera abiatuko gara eta bertan zaldiekin ekintza desberdinak egingo dituzte. Ondoren, inguruetan bertan bazkalduko dugu eta tutoreekin berriro ere, 16:00etan geratuko gara.

EKAINEKO AZKEN ASTEA

  • Ekainak 24 (astelehena) Herri kirolak: herri kirol desberdinetara arituko dira.
  • Ekainak 25 (asteartea) Ur jolasak: eguraldi ona eginez gero, urarekin jolastuko dira. Hori dela eta, etxetik bainujantzia eta eguzkitako krema jarrita ekarri beharko dute eta motxilan, toalla eta aldatzeko arropa.
  • Ekainak 26 (asteazkena) Herritik txangoa: Herritik paseotxo bat egingo dugu. Horregatik, biserak eta eguzkitako krema etxetik emanda ekartzea gomendatzen dugu.
  • Ekainak 27 (osteguna) Body paint: gorputza margoztuko diote elkarri. Hori dela eta, etxetik eguzkitako krema emanda eta bainunjantzia jarrita etorri beharko dira. Motxilan, toalla eta aldatzeko muda ekarri beharko dute.
  • Ekainak 28 (ostirala) Puxgarriak: Jaiak izanda, herrian jarriko diren puxgarrietara joango gara.


GAZTELEKUA

Dagoeneko eskuragai duzue Gaztelekuak ekainerako antolatu dituen jardueren programazioa:

  • Ekainak 1: Herri kirolak
  • Ekainak 2, 6, 13, 20 , 27: Jolas librea
  • Ekainak 7: Ping pong
  • Ekainak 8: Irteera Paintball
  • Ekainak 9, 23: Zinema
  • Ekainak 14: Dardoak
  • Ekainak 15: Sare sozialen erabilera
  • Ekainak 16: Fifa txapelketa
  • Ekainak 21: Futbolina
  • Ekainak 22: Azken Jaia
  • Ekainak 28: Karta jolasak
  • Ekainak 29: Puzzlea

* Ekintzetan parte hartzeko aste bat lehenago izena ematea beharrezkoa da / Para participar en las actividades es necesario inscribirse al menos con una semana de antelación.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostenak deskargatu ditzakezue:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

 

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailArgitaratu da 2020ko ekaineko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: 2020KO EKAINEKO SOPELA GUREA
article thumbnailOsasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi...
article thumbnailCOVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere. Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko...
article thumbnailBeatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekimen berri hau aurkeztu dute gaur. Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.  Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia