Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 19ra arte

Sopelako udalekuetan izena emateko epea zabalik maiatzaren 19ra arte

  • Udaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai) eman beharko dute izena.
  • Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da www.sopela.eus webgunean.

Beste behin, udan zehar umeen aisialdia bermatzeko helburuarekin Sopelako Udalak Udaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoak jarri ditu martxan.

Udaleku irekietan jolasak tailerrak eta aisialdiko jarduerak egingo dira, Musikaz Blai ekimenean aldiz, kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak garatuko dira. Bestalde, surf udalekuek gazteen artean surfa eta euskararen erabilera sustatuko dute eta Summer Camp ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da (eskola zein aisialdiko ekintzen bidez). Azkenik, Musikanp-en gitarra, baxua, bateria eta pianoa ikasteko aukera izango dute gazteek eta horretaz gain kanta, gorputz-adierazpen eta dantza ikastaroak ere egongo dira.

Horietako batean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai).

Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an, asteazkena, 12:00etatik aurrera Kurtzio Kultur Etxean. Summer Camp-aren kasuan, lekuak baino eskakizun gehiago jasotzen badira, mailakatze-proba bat egingo da hautatzeko metodo gisa. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da goizeko 09:00etatik aurrera www.sopela.eus webgunean. Aipatzekoa da plazen konfirmazioa derrigorrezkoa dela eta maiatzaren 24tik ekainaren 2ra (biak barne) egin beharko dela. Programen ordainketak ere epe honen barruan egin beharko dira, bestela erabiltzaileari baja emango zaio zuzenean.

Hona hemen bakoitzaren inguruko informazioa:

UDALEKU IREKIAK

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 4 eta 12 urte bitarteko umeak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txandak eta plaza kopurua

  • 1.Txanda: Uztailaren 1etik 15era (150 leku)
  • 2. Txanda: Uztailaren 16tik 30era (150 leku)
  • 3. Txanda: Abuztuaren 1etik 14ra (50 leku)
  • 4. Txanda:  Abuztuaren 16tik 31ra (30 leku)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (jai egunetan izan ezik, uztailak 25, 31 eta abuztuak 15) 09:00-14:00, zaintza zerbitzua: 08:00-09:00/14:00-15:00.

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea.

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

MUSIKAZ BLAI

Kantua, mimika musikala, dantza eta antzerki jarduerak. Azken egunean entzunaldi bat egingo da guraso eta tutoreentzako.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 5 eta 12 urte bitarteko umeak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txanda bakarra: uztailaren 1etik 12ra (60 plaza), astelehenetik ostiralera 09:30-13:30.

Tokia: Musika eskola.

Prezioa: (ume eta txandako) matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€.

SURF UDALEKUAK

Surf ikastaroa euskaraz. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 12 eta 17 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txandak eta plaza kopurua:

  • 1.Txanda: uztailaren 1etik 12ra (30 leku)
  • 2. Txanda: uztailaren 15etik 26ra  (30 leku)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera  (jaiegunetan ere) 10:00-14:00.

Tokia: Arrietara hondartza

Prezioa (ume eta txandako): matrikula arrunta 85€, bigarren neba-arreba 65€, hirugarren neba-arreba 55€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 50€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

SUMMER CAMP

Ingelesean erabat murgiltzeko kanpamentua da, eskola zein aisialdiko ekintzen bidez.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 12 eta 15 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Txanda bakarra: uztaileko lehen hamabostaldia

Prezioa (gazte eta txandako): matrikula arrunta 450€, bigarren neba-arreba 335€, hirugarren neba-arreba 280€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 150€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.

MUSIKANP

Musika udalekua. Bertan gitarra, baxua, bateria eta piano ikasteko aukera izango dute gazteek. Hortaz gain, kanta, gorputz-adierazpen eta dantza ikastaroak ere egongo dira.

Ez da beharrezkoa musika ezagutzak izatea.

Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin ) 11 eta 15 urte bitarteko gazteak (2019ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte).

Ordutegia: 09:30-15:00 zaintza zerbitzua: 08:00-09:30

Lekua: Ander Deuna ermita inguruan (azpiegitura egokiak jarriko dira udalekua aurrera eramateko).

Txanda bakarra: uztailaren 15etik 20ra (50 leku).

Prezioa: (gazte eta txandako) matrikula arrunta 55€, bigarren neba-arreba 40€, hirugarren neba-arreba 34€, oinarrizko errenta jasotzen dutenek 34€. Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko da.

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailBeste urte batez, Sopelako Udalak jada ohikoa den Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketa antolatu du 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak abenduaren 1a, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta...
Sailkapena Putxera Eguna 2019
2019eko azaroaren 02a
article thumbnailBeste urte batez, Marmiton taldeak Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Putxera Eguna hitzordu arrakastatsua izan da. Aurtengo edizioa, berezia izan da oso, 10 urte bete baitu Pepetxin oroitzen duen lehiaketa herrikoiak. Guztira 162 kuadrilla aurkeztu dira eta guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Honez gain, partaide guztiei barkamena ere eskatu behar diegu, puntuen...
article thumbnailSantu Guztien bezpera dela eta Sopelako Udalak eta Sopelako Merkatari Elkarteak “Arimen gaua” izeneko ekitaldia antolatu dute ostegun honetarako, urriak 31. Udaletxeko gune berdean ospatuko den adin guztiei zuzendutako ekintzaz beteriko jai aparta, alegia.Arimen gau beldurgarria 17:00etan hasiko da umeentzako tailerrekin eta 18:30ean jarraituko da adin guztiei zuzendutako diskofesta batekin. Bi...
Gaztelekua: azaroko programazioa
2019eko urriaren 28a
article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Gaztelekuan azaroan zehar: 2: Pictionary 3, 17: Zinema 7, 21, 24: Jolas libreak 8: Wii Sport 9: Malabar tailerra 10: Bingo 14: Dardoak 15: Eskupilota 16: Baloi errea 22: Olimpiadak Gaztelekuko ekintzekin 23: Party & Co 28: Karta jolasak 29: Pultsera tailerra 30: Irteera Lasergunera Ekintzen inguruko informazio guztia kontsultatzeko, hurrengo txostena...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia