Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurtengo Inauteri jaia, martxoaren 3an Zipiriñen

Aurtengo Inauteri jaia, martxoaren 3an Zipiriñen

Igande honetan, martxoak 3 Inauteriak helduko dira Sopelara, baina aurtengo jaia Urko kiroldegian ospatu beharrean Zipiriñeko patioan egingo dugu, kirol instalazioak obretan egongo baitira. Okasiorako, Sopelako Udala ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du, tailerrak, photocall-a, animazioa, diskoteka…Ekintzak 17:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko dira. Hartu zuen mozorroak eta, gozatzera!

Informazio gehiago: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/agenda-kultura/1450-mozorro-jaia-2019/event_details

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Sopelako Udalak jakinarazten du irailaren 24an egingo den Pirritx eta Porrotxen “Bizi Dantza” ikuskizunerako sarrerak agortu egin direla. Emanaldia Sopelan kultura bizi ekimenaren barruan dago. Pase bikoitza egingo da Udaletxeko plazan, 16:30ean eta 19:00etan.    
article thumbnail  Beste urte batez, asteburu honetan (irailak 11-13) Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenaren edizio berri bati esker. “Sopela Kultura Bizi” programaren barruan Sopelako Udalak antolatutako ekimenak adin guztiei zuzendutako ekintza bilduko ditu. Irailaren 11n, ostiralean, Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztuko du...
article thumbnail  Kultur ekipamendu eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoari erantzun nahi zaio, dauden espazioak egokituz, eta zerbitzu gehiago eta hobeak hartzeko berriak eraikiz. Sopelan erroldatutako pertsona guztiek parte hartu dezakete, irailaren 20a baino lehen, aurrez aurre zein on line eran. Irailaren 28an sopeloz­tarron premia kulturalak lantzeko tailerra antolatu da Kurtzion, 18:00etan. Bertan...
article thumbnail"Sopela Kultura Bizi" izenburupean, irailaren 3tik 27ra bitartean hainbat kultur diziplina biltzen dituen programazioa antolatu du Udalak, hala nola musika, antzerkia edo zinema. Honen bidez, kultur sektoreari ere lagundu nahi zaio, Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gehien zigortu dituenetako bat baita.  Salerosleen azoka, Euskal Jaia, Sopela Kosta Fest, Pirritx eta Porrotx edo Kurtzio Kultur...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia