Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludoteka eta Gaztelekuko martxoko programazioa

Ludoteka eta Gaztelekuko martxoko programazioa


LUDOTEKA

 

Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak martxorako antolatu dituen jardueren programazioa:

IHAUTERI JAIA

  • NOIZ:  Martxoak 2 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00)
  • METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte), etorriko dira etxetik mozorrotuta (nahi duten eran) desfilea egiteko eta amaieran, ihauteri tostadak dastatuko dituzte.

IPUIN KONTALARIA

  • NOIZ:  Martxoak 9 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte , denak goizez (11:00-14:00)
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: martxoak 7 (osteguna) edo plazak agortzean.
  • METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte) ipuin kontalari baten kontakizunak entzutera etorriko dira.
IGELA (T) / ZABUA (N)
  • NOIZ:  Martxoak 16 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • METODOLOGIA: Txikiek goizean igel bat egingo dute komuneko tutuekin. Horretarako, etxetik komuneko tutu bana ekarri beharko dute. Nagusiek arratsaldean zabu bat egingo dute kartoizko zapata kutxa batekin; hori dela eta, etxetik kutxa ekartzea ezinbestekoa izango da.

 ALTXORRAREN JOLASA

  • NOIZ:  Martxoak 23 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte , denak goizez (11:00-14:00)
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: martxoak 21 (osteguna) edo plazak agortzean.
  • METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin (4-12 urte) goizeko ordutegian herrian zehar pistak eta frogak bilatzen ibiliko dira altxorra aurkitzeko.

ITSAS MUSEORA IRTEERA

  • NON: Bilbo (Bizkaia).
  • NOIZ:  Martxoak 30 (larunbata)
  • PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:   martxoak 23 (larunbata) edo  plazak agortzean.
  • PREZIOA: 3.5€ (egunean bertan)
  • METODOLOGIA: Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 10:00etan geldituko gara. Bilboko itsas museora abiatuko gara. Bertan, pista joko bat eta itsas-eskulan bat egingo dute. Ondoren, inguruetan bazkalduko dugu eta 16:00etan Kurtzio Kultur Etxera bueltatuko gara.

GAZTELEKUA

Dagoeneko eskuragai duzue Gaztelekuak martxorako antolatu dituen jardueren programazioa:

  • 1, 8, 22: Saskibaloia
  • 2: Inauterietako tailerra
  • 3, 7, 14, 21 eta 28: Jolas librea
  • 9: Flota urperatu
  • 10, 17, 24, 31: Zinema
  • 15: Karta jolasak
  • 16: Ingurumenarekiko errespetu tailerra
  • 23: Irteera karting
  • 29: Hiru lerroka
  • 30: Puzzlea

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostenak deskargatu ditzakezue:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

 

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Jaietan txosnak eta kanpo-barrak jartzeko eskaera epea maiatzaren 6an zabalduko da. Interesatuek ekainaren 14ra arte izango dute beraien eskaera egiteko aukera. Horretarako, interesatuek Sopelako Udaletxean edo Sopelarin bulegoan eskuratu ahal izango dituzte osatu beharreko eskaera orriak. Era berean, honako dokumentazioa erantsi beharko da: Kanpoko barrak jartzeko eskaeran atxikitu...
article thumbnailMaiatzaren 11an, larunbata, Kuadrillen Eguna ospatuko da Sopelan. Okasiorako Sopelako Kuadrillak honako ekintzak antolatu dituzte: 13:30: Bazkaria Udaletxe plazan (tiketak 10 euro) 17:00: Jolasak 19:00: Poteoa DJ ibiltariarekin, Udaletxeko berdugunetik hasita  
article thumbnailUdaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai) eman beharko dute izena. Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da ...
article thumbnail LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak maiatzerako antolatu dituen jarduerenprogramazioa: MARAKAK (T) / GITARRA (N) NOIZ: Maiatzak 4 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte. METODOLOGIA: Adin bakoitza bere txandan, etxetik ekarritako materialarekin, marakak eta gitarrak egingo dituzte eramateko.   ARKATZ POTEAK (T) / LANDAKETA (N) NOIZ: Maiatzak 11 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia