Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburu honetan Gabonetako Jolas Gunea Urko kiroldegian

Asteburu honetan Gabonetako Jolas Gunea Urko kiroldegian

Ume zein gazteek asteburu honetan zehar dibertsio eta entretenimenduz beteriko programa batekin disfruta dezaten, Sopelako Udalak Gabonetako Jolas Guneko ateak irekiko ditu bihar Urko kiroldegian. Instalazioak igandera arte, abenduak 30, egongo dira irekita eta sarrera doakoa izango da. Leku-kopuruari dagokionez, mugatua izango da (600 pertsona).

Hiru egun hauetan zehar, parte-hartzaileek joko, ekintza eta tailerrez osaturiko egitarau zabal batekin gozatzeko aukera izango dute honako ordutegian: 11:00-14:00 eta 17:00- 20:00.

Hona hemen programa bere osotasunean:

  • Abenduak 28, ostirala: Puzgarriak, ludoteka, egurrezko jolas txokoa, haurrentzako ikuskizuna. 10 urtera arte.
  • Abenduak 29, larunbata: Tailerrak.12 urtera arte.
  • Abenduak 30, igandea: Jumping, Rokodromoa, jolas gunea, DJ tailerra, arropa kustomizatzeko tailerra, DJ animatzailea… 11 urtetik aurrerakoentzat.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Jaietan txosnak eta kanpo-barrak jartzeko eskaera epea maiatzaren 6an zabalduko da. Interesatuek ekainaren 14ra arte izango dute beraien eskaera egiteko aukera. Horretarako, interesatuek Sopelako Udaletxean edo Sopelarin bulegoan eskuratu ahal izango dituzte osatu beharreko eskaera orriak. Era berean, honako dokumentazioa erantsi beharko da: Kanpoko barrak jartzeko eskaeran atxikitu...
article thumbnailMaiatzaren 11an, larunbata, Kuadrillen Eguna ospatuko da Sopelan. Okasiorako Sopelako Kuadrillak honako ekintzak antolatu dituzte: 13:30: Bazkaria Udaletxe plazan (tiketak 10 euro) 17:00: Jolasak 19:00: Poteoa DJ ibiltariarekin, Udaletxeko berdugunetik hasita  
article thumbnailUdaleku Irekiak, Musikaz Blai, Surf Udaleku, Summer Camp eta Musikanp aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Musika Eskolan (Musikaz Blai) eman beharko dute izena. Eskakizunak lekuak baino gehiago direnean eta beharrezkoa balitz zozketa bat egingo da maiatzaren 22an Kurtzio Kultur Etxean. Zozketaren emaitza maiatzak 24an publikatuko da ...
article thumbnail LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak maiatzerako antolatu dituen jarduerenprogramazioa: MARAKAK (T) / GITARRA (N) NOIZ: Maiatzak 4 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte. METODOLOGIA: Adin bakoitza bere txandan, etxetik ekarritako materialarekin, marakak eta gitarrak egingo dituzte eramateko.   ARKATZ POTEAK (T) / LANDAKETA (N) NOIZ: Maiatzak 11 (larunbata). PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia