Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Errekor berria: 166 putxera IX. Putxera Egunean

Errekor berria: 166 putxera IX. Putxera Egunean

IX. urtez jarraian larunbat honetan Marmiton Kolektiboak Pepetxinen omenez antolatzen duen Putxera Eguna ospatu da Sopelan eta beste behin ekimena ezin arrakastatsuagoa izan da. Izan ere, parte-hartze marka guztiak hautsi dira: guztira 166 putxera aurkeztu dira, 99 Sopelakoak.

Txoko cazuelas koadrilako Javier Rebollar sopeloztarraren putxera izan zen onena eta txapela irabazi zuen. Bigarren saria Santurtziko Jose María Larrearentzat (Gorostoki) izan zen eta hurrengo 3 postuak ere Sopelan geratu ziren: Gillermo Quintanilla (Anaitasuna 1), Juan Antonio Fernández (Lunes al sol) eta Aitor Flores  (Petra Flores).

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta ZORIONAK irabazleei.

Sailkapen orokorra eta sailkapena putxeraka honako estekan eskuragai:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio?limitstart=0

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du mantenu lanak direla eta Txikigunea martxoaren 12 eta 13an, asteartea eta asteazkena, itxita egongo dela egun osoan zehar. Barkatu eragozpenak.
article thumbnail  Aste Santuko oporrak direla, apirilaren 15,16, 17,23, 24, 25 eta 26an Sopelako Ludoketaren ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izango da. Zerbitzua goizez eskainiko denez, haurrek, egunero eraman beharko dute hamaiketakoa etxetik. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, horretarako, Ludotekarekin kontaktuan jarri beharko dira \n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago....
article thumbnailSopelako Udala eta Jai Batzordea 2019ko jaiak antolatzen hasi dira. Hori dela eta, jada tradizionala den jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri da eta bestalde, Sopelako jaietan zuzenean jo nahi duten herriko musika taldeek izena emateko epea ere ireki da. KARTEL LEHIAKETA PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka;...
article thumbnailBizkaiko Foru Aldundiak 18 eta  29 urte bitarteko gazteen topaketa bat antolatu du martxoaren 14an Aldundiko eta Bizkaiko udaletako ordezkariekin Bizkaia Gaztedi proiektuaren parte hartzeko bideak  hobetzeko eta kontuak emateko proposamenak biltzeko. Gazteen eta administrazioen arteko elkarrizketa arina ahalbidetzeko Drams Lab metodogia erabiltzen da. Informazio gehiagorako: ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia