Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaz jositako Euskal Jaia ospatuko du Sopelak asteburuan

Ekintzaz jositako Euskal Jaia ospatuko du Sopelak asteburuan

Beste urte batez, Sopelako Udalak hamar ekintza baino gehiagoz osaturiko egitaraua antolatu du Euskal Jaia ekimenaren edizio berria ospatzeko xedez. Jaiok euskal jaietako ohitura garrantzitsuenak biltzen dituzte: gastronomia, musika, dantzak, kirola, etab.

Programazioa, adin guztiei zuzendutakoa, irailaren 8an, larunbata, hasiko da euskal produktu onenak bilduko dituen Nekazal Azokarekin eta igandean, hilak 9an, bukatuko da 18:00etan Udaletxeko plazan egingo den umeentzako disko festarekin.

1924. urtean turisten egonaldia udalerrian luzatzeko xedez sortutako ekimen hau dela eta hortaz, iraileko bigarren asteburuan, Udaletxeko plaza eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri izango dira. Aipatutako ekintzez gain, bestelako ekintzak antolatu dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Hika konpainiaren “Sagartu” antzerki, musika eta dantza ikuskizuna; jardun musikalak  Barinatxe txistu taldea,  Sopela Kantari eta Sopelako panderojoleen eskutik; Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldearen euskal dantza ikuskizunak, aizkolari eta pala txapelketak, baita sukalki, gazta, barazki, lora eta fruta lehiaketak ere.

Egitaraua:

8 LARUNBATA Udaletxeko plazan

  • Nekazal azoka 10:00etatik aurrera
  • Goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte
  • 11:30 "Sopelako Udala" Pala Txapelketako Finalak. Udal pilotalekuan. Sarrera: doan
  • 13:30 Sari Banaketa Gazta, barazki, lora eta fruta txapelketa
  • 20:00 Antzerki, musika eta dantza ikuskizuna “Sagartu” HIKA konpainiaren eskutik. Udaletxeko berdegunean (euria izatekotan Zipiriñen)

9 IGANDEA Udaletxeko plazan

  • Goizean zehar Sopelako Panderojoleek  herriko kaleak alaituko dituzte
  • 10:00-11:00 Sukalki Txapelketan izen-ematea. Udaletxean
  • 11:30 Herri kirolak: Bikotekako Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka. Udaletxeko berdegunean
  • 12:30 Euskal dantzak Eguzkilore eta Meñakoz dantza Taldeekin
  • 13:00-13:30 Kazolen aurkezpena
  • 14:00 Sukalki txapelketaren sari banaketa
  • 18:00 Umeentzako Disko festa. Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen)

KARTELA

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agenda kulturala: 2019ko apirila
2019eko apirilaren 02a
article thumbnailApirilak 5 GHERO, AZKEN EUSKALDUNA TARTEAN TEATROA ANTZERKIA Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskeraz Sarrera: 8 € Dramaturgia: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza   Apirilak 6 OSASUNAREN MUNDU EGUNA SOPELA SASOIAN 11:00-13:00 Udaletxeko plazan 11:00 Body-combat 11:30 Pilates 12:00 Sh’bam 12:30...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko apirileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Agenda kulturala 2019: apirila-iraila
2019eko martxoaren 29a
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua eta iraileko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
article thumbnail LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue Ludotekak apirilerako antolatu dituen jardueren  programazioa: FLASHMOB NOIZ:  Apirilak 6 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte  (denak elkarrekin). APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: apirilak 5 (ostirala) METODOLOGIA:  Adin guztiak elkarrekin (11:00-14:00), grabatuko dugun Flashmob bat egingo dute.  ARRIAGARA IRTEERA NON: Bilbo (Bizkaia). NOIZ: Apirilak 13...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia