Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2018ko Karmenak uztailaren 13tik 16ra ospatuko dira Larrabasterran

2018ko Karmenak uztailaren 13tik 16ra ospatuko dira Larrabasterran

San Pedro jaien ostean, Larrabasterrako Karmen jaiak ospatuko dira uztailaren 13tik 16ra arte. Baina, jaien denboraldiak uztailaren 20ra arte jarraituko du Santa Marina egunarekin.

Plaza Beltza Kultur Elkartea-k izango du jaiei hasiera emateko ardura eta ohorea. Txupina eta Pregoia arratsaldeko 20.00etatik aurrera izango da. Aurten ere, jaien egitarauak gazteei, txikiei eta helduei zuzendutako kontzertuak, tailerrak, haur jolasak, antzerki ikuskizunak,… aurreikusten ditu. Beraz, ondo pasatzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu uztailean!

Hurrengo esteka honetan deskargatu dezakezu programa: 

PROGRAMA SOPELAKO JAIAK 2018

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du martxoaren 8rako, Emakumearen Egunerako aurreikusita dauden greba deialdiak direla eta, martxoaren 8an Kurtzio Kultur Etxean 20:00etan ospatu behar zen ELE “What Night Hides” kontzertua martxoaren 9an ospatuko dela. Ostiralerako erositako sarrerak larunbaterako baliagarriak izango dira. Halaber, nahi dutenei dirua itzuliko zaie. ELE “What Night Hides” diskaren...
article thumbnailLudotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 11tik 24ra, biak barne Kurtzio Kultur Etxeko sarreran edota udal web gunean. Ekintzak Ludotekan egingo dira martxoaren 1etik ekainaren 28ra bitartean eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek hartu dezakete parte.Haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik...
article thumbnailAurreko edizioetako arrakastari esker, aurten berriro ere Sopelako Udalak TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, eta bestelako laguntzaileekin batera, laugarren urtez jarraian Sopela Surf Film Festival antolatu du. Ekimenak surfaren inguruko laburmetrai desberdinak proiektatzean datza eta beste batzuen artean, Sopela nazioarte mailan surfak duen erreferentzia gisa ezartzea du helburu. Aurreko...
article thumbnail  LUDOTEKA Dagoeneko eskuragai duzue ludotekak otsailerako antolatu dituen jardueren programazioa: KARETA (T) / OKA ERRALDOIA NOIZ:  Otsailak 2 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte  (bakoitza bere ohiko txandan). METODOLOGIA: Txikiek, etxetik ekarritako arrautza ontziekin karetak egingo dituzte etxera eramateko. Nagusiak, Euskal herriko inauterietako oka erraldoira jolastuko dira ...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia