Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan hurrengo ikasturterako ludotekarako izen-emateak

Martxan hurrengo ikasturterako ludotekarako izen-emateak

Sopelako ludotekak hurrengo urtean izena emateko epea ireki du. Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 2tik irailaren 10era arte (biak barne) Sopelarinen edota Kurtzio Kultur Etxean eman beharko dute izena.

Hurrengo urtean, gainera, zerbitzuan aldaketa batzuk egongo dira. Alde batetik, iraila- ekaina txandan, 2019an 4 urte beteko dituzten haurrak hasieratik sar daitezke.  

Bestalde, haur guztiek elkarrekin parte hartuko dute adina kontuan hartu gabe, ordutegi librean (15:00etatik 20:00etara). Halaber, aipatzekoa da, larunbatean txikienen (3- 6 urte)  ordutegia 10:00etatik 14:00arte izango dela, nagusiena (7 -12 urte), berriz 17:00etatik 20:00etara. 

Bilera informatiboa irailaren 13an, osteguna, izango da, 18:30etan ludotekan bertan. Gomendagarria da tutoreak bilerara joatea hurrengo urteko aldaketak modu zehatzago batean azaldu ahal izateko. Txandaren prezioak hurrengo hauek izango dira: lehenengo seme-alaba 20€, bigarren seme alaba 18€, hirugarrena eta gehiago 16€. Txanda osoaren prezioak dira, 4 hilabeteenak.

Informazio gehiago:

  • Helbidea: Mendieta, 11- 48600 Sopela
  • Telefonoa: 94 656 94 82
  • Posta elektronikoa:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Ordutegia: Astelehena-ostirala: 17:00-20:00 // Larunbatak: 10:30-14:00 / 16:30-20:00

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailOsasun Publikoaren aholkuei kasu eginez, jende asko biltzen duen ekitaldirik ezin denez egin, joan den maiatzaren 8an ospatutako Bozeramaileen Batzordeak San Juan, San Pedro, El Carmen, Santa Marina jaiak, Udalekuak, Summer Camp eta Ingles Topaketak bertan behera uztea erabaki zuen. Alkatetzak proposaturik, Jai Batzordeak, kuadrillekin batera eta Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, bi...
article thumbnailCOVID-19aren krisiaren ondorioz, Kurtzio Kultur Etxeak oihala aldi baterako jaitsi behar izan zuen, eta bertan behera geratu ziren martxorako programatutako hiru ikuskizun, bai eta apirileko eta maiatzeko programazioa ere. Kurtzio Kultur Etxeak ikuskizun horiek urteko azken hiruhilekorako atzeratzea lortu du, gaur egun oso egoera larrian dagoen kultur sektoreari bultzada berri bat emateko...
article thumbnailBeatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekimen berri hau aurkeztu dute gaur. Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.  Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bingen...
article thumbnailArgitaratu da 2020ko martxoko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia