Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2018ko Udalekuetarako zozketa

2018ko Udalekuetarako zozketa

2018ko ekainaren 6an Sopelako Udalak beste urte batez antolatutako Udalekuetarako zozketa egin zen Kurtzio kultur etxean.

Udaleku irekien lehenengo, hirugarren eta laugarren txandaren eta sur udalekuen lehenengo eta bigarren txanden zozketak egin dira. Zientzia udaleku, Musikaz Blai, Summer Camp eta udaleku irekien 2. txandaren kasuan ez da beharrezkoa izan zozketarik egitea, beraz, izena eman duten guztiak onartuta daude. Halaber, Musikanp ekimena ez da aurrera atera ez direlako behar beste izen-emate jaso.

Pribatutasuna dela eta, zozketen emaitzen publikazioa kodigo bidez egin da. Parte-hartzaile bakoitzak izen-emate zenbaki bat dauka, izen-emate orriaren goiko aldeko eskumako aldean adierazita dagoena. Erantsitako zerrendetako zenbakiek kodigo horiei egiten diete erreferentzia.

 

Honakoak dira aipatutako zozketen emaitzak:

UDALEKU IREKIAK 1.TXANDA: Zozketa honetan atera den zenbakia 96 izan da.

UDALEKU IREKIAK 3. TXANDA: Zozketa honetan atera den zenbakia 36 izan da

UDALEKU IREKIAK 4.TXANDA: Zozketa honetan atera den zenbakia 18 izan da

SURF UDALEKUAK 1.TXANDA: Zozketa honetan atera den zenbakia 44 izan da

SURF UDALEKUAK 2.TXANDA: Zozketa honetan atera den zenbakia 32 izan da.

UDALEKU IREKIETAN ONARTUTAKOEN ZERRENDA: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

UDALEKU IREKIETAKO ITXARON ZERRENDA: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

SURF UDALEKUETAN ONARTUTAKOEN ZERRENDA ETA ITXARON ZERRENDA: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

*Itxaron zerrenda postuaren arabera ordenaturik dago, hortaz, hasieran agertzen diren pertsonek aukera gehiago izango dute plaza lortzeko.

 

PLAZEN KONFIRMAZIOA (DERRIGORREZKOA): ekainaren 11tik 17ra. Zozketarik egin behar ez den kasuetan zein zozketaren emaitzak ezagutu ondoren, DERRIGORREZKOA izango da udalekuetan parte hartuko dela KONFIRMATZEA. Konfirmaziorik egingo ez balitz, erabiltzaileari BAJA emango zaio zuzenean.

 PLAZAK KONFIRMATZEKO BIDEAK: Kurtzio Kultur Etxean, 94 406 55 05 telefonoan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

 ORDAINKETA EPEAK:

  • Udalekuak lehen txanda: ekainaren 21etik 28ra
  • Udalekuak bigarren txanda: uztailaren 5etik 12ra
  • Udalekuak hirugarren txanda: uztailaren 19tik 26ra
  • Udalekuak laugarren txanda: abuztuaren 3tik 10era
  • Summer Camp: ekainaren 21etik 28ra.
  • Zientzia Udalkuak: uztailaren 11tik 18ra.
  • Musikaz Blai: ekainaren 15era arte (Musika Eskolan)
  • Surf udalekuak: emaitzen zain

 

GURASO EDOTA TUTOREEN BATZARRAK:

  • Udaleku irekiak: ekainak 22, ostirala, Kurtzio Kultur Etxean. Uztailean hasten diren txandak 19:00etan, abuztuan hasten diren txandak 20:00etan.
  • Surf udalekuak: ekainak 22, ostirala, Kurtzio Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Summer Camp, Zientzia Udalekuak: Zehazteke

 **Oharra: espazioa eta edukiera direla eta, batzarrera ume bakoitzeko guraso edo tutoreetako bat bakarrik etortzea gomendatzen da.


Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnailSopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu Ludotekan urtarrilean zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: tailerrak, laba lanparak egiteko eta pinpilinpauxak eraikitzeko ekintzak eta Donostiako Zientzia Museora irteera. Gabonetako oporrak direla eta zerbitzua abenduaren 16tik urtarrilaren 6 arte itxita egongo da (biak barne). Halere,  nahi duenak baimena emailez bidali dezake, zerbitzua...
article thumbnailSopelako Udalak jakinarazten du “Go!azen 5.0” ikuskizun musikalerako eta “Pinocho Glu Glu” umeentzako antzerki musikaturako sarrerak agortu egin direla jada. Go!azen 5.0 Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo...
article thumbnailEuskararen Nazioarteko Egunaren barruan (abenduak 3) eta sopeloztarren artean euskararen inguruko ekintza kulturalak sustatzeko helburuarekin, Sopelako Udalak musika, antzerki, dantza eta zine jarduera antolatu ditu hurrengo egunetarako. Ekintza guztiak Kurtzio kultur etxean izango dira, sarreren prezioa 8 eurokoa izango da eta euskaraz egingo dira. Ostiral honetan, azaroak 30, “Ur berri urte...
article thumbnailDagoeneko eskuragai duzue ludotekak abendurako antolatu dituen jardueren programazioa: GABON JAIA: NON: Ludotekan NOIZ: Abenduak 1 (larunbata) PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12  urte,  denak goizez (11:00-14:00) APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: azaroak 29 (osteguna) edo taldea betetzean. METODOLOGIA: Haur guztiak elkarrekin, ludoteka apainduko dute eta ondoren, txokolatada egingo dute.  SANTO TOMAS: NON:...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia