Musikanp ekimenean parte hartzeko izen-emateak maiatzaren 31ra arte zabalik
- Bisitak: 8586
- Kolonietan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio kultur etxean eman ahal izango dute izena.
- Musikanp, uztailaren 16tik 21era gauzatuko da eta guztira, 50 leku eskainiko dira. Ekimena Sopelan erroldaturik dauden 11 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Leku guztiak betetzen ez badira, Sopelan erroldaturik ez dauden umeek izena emateko aukera izango dute.
- Behar duten adingabeentzako ere zaintze zerbitzua egongo da 8:00 eta 9:00ak artean.
Sopelako Udalak antolatutako udako kolonietako Musikanp ekimenean parte hartzeko izen-emateak zabalik jarraituko dute hurrengo ostegunera arte, maiatzak 31. Musikanp, uztailaren 16tik 21era gauzatuko da eta guztira, 50 leku eskainiko dira. Ekimena Sopelan erroldaturik dauden (gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin) 11 eta 15 urte bitarteko gazteei (2018ko abenduaren 31an beteak izan beharko dituzte) zuzenduta dago. Hala eta guztiz ere, leku guztiak betetzen ez badira, Sopelan erroldaturik ez dauden umeek izena emateko aukera izango dute, itxaron zerrendan geratuko direlarik.
Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean, hilak 16, 17, 18 eta 19 hurrenez hurren, ordutegia 09:00ak eta 15:00ak artekoa izango da. Ostiralean, aldiz, koloniak egun osoan zehar gauzatuko dira, janaria, askaria eta afaria barne (bertan lo egingo dute). Eta azkenik, larunbateko ordutegia, 8:00etatik 17:00etara izango da eta gosaria eta bazkaria ere barne egongo dira. Aipatzekoa da ere behar duten adingabeentzako zaintze zerbitzua egongo dela 8:00 eta 9:00ak artean.
Kolonietan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio kultur etxean eman ahal izango dute izena. Udaletxean eta Sopelarinen astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ak arte eta Kurtzion astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Prezioa (gazte bakoitzeko eta txandako):
- Matrikula arrunta: 55 €
- Bigarren neba-arreba: 40 €
- Hirugarren neba-arreba: 34 €
- Oinarrizko errenta jasotzen dutenek: 34 €
Neba-arreben deskontuak hauek txanda eta udaleku mota berdinean parte hartzen dutenean soilik aplikatuko dira.