Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludoteka: 2018ko apirileko programazioa

Ludoteka: 2018ko apirileko programazioa

 

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan apirilean zehar.

Alde batetik, hilaren 9, 10, 11, 12, 13, 16, 17, 18, 19, 20, 23, 24, 25, 26, 27  eta 30ean zirku tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 16an parte hartzaileek etxetik 2 edate jogurt huts eraman beharko dituztela eta 20an, aldiz, sukaldeko tutu huts bat.

Beste alde batetik, larunbatean, apirilak 7, “Kermesse” izenekoa antolatu da. Haur bakoitza bere txandan, (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez), trebetasun jolasak egingo dituzte postu desberdinetan ludotekatik eta batetik bestera arituko dira.

Hurrengo larunbatean, hilak 14, nagusi eta txikiek, goizeko ordutegian (10:30-14:00) ipuin kontalari baten ipuinak entzun ahal izango dituzte. Izena emateko azken eguna, plazak agortu arte edo hori gertatu ezean, apirilak 10 (asteartea).

Bestalde, apirilaren 21ean kanpoko begirale aditu baten eskutik, nagusi eta txikiek, goizeko ordutegian (10:30-14:00), malabarrak nola erabili ikasiko dute. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea; azken eguna, plazak agortu arte edo hori gertatu ezean, apirilak 14 izango da.

Azkenik,  apirilaren 28rako, larunbata, Bilboko Itsas Museora irteera antolatu da, non parte hartzaileek museoa bisitatzeaz gain, eskulan batzuk egingo dituzten eta ondoren, inguruetan bazkalduko duten. Ekintzaren prezioa 3,5 eurokoa izango da eta apuntatzeko azkeneko eguna, plazak agortu arte edo hori gertatu ezean, apirilak 24.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

  • Helbidea: Mendieta, 11- 48600 Sopela
  • Telefonoa: 94 656 94 82
  • Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Ordutegia: Astelehena-ostirala: 17:00-20:00 // Larunbatak: 10:30-14:00 / 16:30-20:00

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agenda kulturala: 2019ko urtarrila
2019eko urtarrilaren 08a
article thumbnailUrtarrilak 10 HISTORIA DE UNA PASIÓN GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA Osteguna Ordua: 18:00 Iraupena: 125 min. Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Sarrera doan Antolatzailea: Itzartu Elkartea   Urtarrilak  11 ROMAN eta JULIETA BOROBIL Teatroa Ostirala Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz Sarrera: 6 € Egilea: Iñaki Rikarte Zuzendaria: Anartz Zuazua Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
article thumbnailUme zein gazteek asteburu honetan zehar dibertsio eta entretenimenduz beteriko programa batekin disfruta dezaten, Sopelako Udalak Gabonetako Jolas Guneko ateak irekiko ditu bihar Urko kiroldegian. Instalazioak igandera arte, abenduak 30, egongo dira irekita eta sarrera doakoa izango da. Leku-kopuruari dagokionez, mugatua izango da (600 pertsona). Hiru egun hauetan zehar, parte-hartzaileek joko,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia