Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak “Irakurri, gozatu eta oparitu 2018”

“Irakurri, gozatu eta oparitu 2018”

 

Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea helburu duen “Irakurri, gozatu eta oparitu 2018” kultur egitasmoa jarri du martxan, Dinples liburu dendaren laguntzarekin.

Kanpainaren izenak berak adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

- Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da.

- Gozatu. Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio erabiltzaileari liburu dendan erabiltzeko.

- Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Maiatzaren 31ra arte, Sopelako liburutegian, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak erosketa-txeke bat jasoko du, gero horrekin nahi duen beste liburu bat  %35 merkeago erosteko Dinples liburu dendan. Erabiltzaile bakoitzak, gehienez, bi erosketa-txeke eskuratu ahalko du astean. Egitasmoak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

Erosketa txekeak ekainaren 15era arte erabili ahal izango dira. Halaber, apirilean eta maiatzean, 30€ko balio adierazia duen erosketa txeke bana zozketatuko da, hile bakoitzean irakurketa fitxa bete dutenen artean.

 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

Agenda kulturala: 2019ko urtarrila
2019eko urtarrilaren 08a
article thumbnailUrtarrilak 10 HISTORIA DE UNA PASIÓN GENERO IKUSPEGIKO ZINEMA Osteguna Ordua: 18:00 Iraupena: 125 min. Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Gaztelaniaz Sarrera doan Antolatzailea: Itzartu Elkartea   Urtarrilak  11 ROMAN eta JULIETA BOROBIL Teatroa Ostirala Ordua: 20:00 Tokia: Kurtzio Kultur Etxea Euskaraz Sarrera: 6 € Egilea: Iñaki Rikarte Zuzendaria: Anartz Zuazua Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de...
article thumbnailArgitaratu da 2019ko urtarrileko Sopela Gurea aldizkaria eta laster banatuko da etxeetan. Bitartean hemen irakurri edo deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea
article thumbnailEskuragai honako estekan 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoko agenda kulturala: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
article thumbnailUme zein gazteek asteburu honetan zehar dibertsio eta entretenimenduz beteriko programa batekin disfruta dezaten, Sopelako Udalak Gabonetako Jolas Guneko ateak irekiko ditu bihar Urko kiroldegian. Instalazioak igandera arte, abenduak 30, egongo dira irekita eta sarrera doakoa izango da. Leku-kopuruari dagokionez, mugatua izango da (600 pertsona). Hiru egun hauetan zehar, parte-hartzaileek joko,...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia