Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskoziar doinuak nagusituko dira larunbatean Kurtzion

Eskoziar doinuak nagusituko dira larunbatean Kurtzion

Larunbat honetan, martxoak 10, arratsaldeko 20:00etan kontzertu berezia eskainiko du Kurtzio Kultur Etxean, Aly Bain eta Phil Cunningham bikote eskoziarrak, Xabi Aburruzaga trikitilariarekin batera. 

Bain eta Cunningham, eskoziar musika tradizionalaren bi musikaririk onenetarikoak dira. Bikote izugarria osatzen dute, melodien apaltasuna eta beraien musika tresnekin (esku soinua eta bibolina) erakusten dute beraien piezak maisu lanak direla.

Beraiekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilaria izango da, Glasgow-ko Celtic Connections jaialdian aritu ondoren, hirukote formatuan aurkeztuko ditu bere azken disketako abestiak, KELTIK azken diskako abestiak nabarmenduko direlarik.

Hitzordua esan bezala, larunbat honetan izango da, Kurtzion, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak Udaletxean, Sopelarinen (Larrabasterra), Kurtzio Kultur Etxean eta web orrialdean http://bit.ly/2FEWcyP eskuratu ahal dira, 12 euroko prezioan. 

 

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

2018ko Sopelako Jaietako programa
2018eko ekainaren 16a
article thumbnailHurrengo esteka honetan 2018ko Sopela eta Larrabasterrako jaietako programa deskargatu ahal izango duzue: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio
2018ko Udalekuetarako zozketa
2018eko ekainaren 08a
article thumbnail2018ko ekainaren 6an Sopelako Udalak beste urte batez antolatutako Udalekuetarako zozketa egin zen Kurtzio kultur etxean. Udaleku irekien lehenengo, hirugarren eta laugarren txandaren eta sur udalekuen lehenengo eta bigarren txanden zozketak egin dira. Zientzia udaleku, Musikaz Blai, Summer Camp eta udaleku irekien 2. txandaren kasuan ez da beharrezkoa izan zozketarik egitea, beraz, izena eman...
2018ko ekaineko agenda kulturala
2018eko ekainaren 05a
article thumbnailEkainak 3-10-17-24 EUSKERAZ OLGETAN Ordua: 12:00-14:00 Tokia: Jauregizar plaza (euria egitekotan: Kurtzio Kultur Etxea) Euskaraz   Ekainak 3 XVIII TXORI KANTARIEN TXAPELKETA Ordua: 8:30 Tokia: Antzar Potzu Antolatzailea: Txori Lagunak Euskadi   Ekainak 3 VII DUATLOI TXIKIA Ordua: 10:00 etatik aurrera Tokia: Udaletxeko plazan 1-14 bitarteko haur eta gezteentzat Antolatzailea: Hirubi Triatloi...
article thumbnail  Irailaren 20tik 23ra izango da, eta jarduera eta kontzertu guztiak doan eskainiko ditu barriro 10 talde eta DJ arituko dira orotara, tartean Travellin´Brothers Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melenas eta Dj Tirry&Teri Surfaz eginiko laburmetraiak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, irailaren 2ra arte hartuko baitira lanak Jaialdiaren laugarren edizioak...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia