Ludoteka: martxoko programazioa

 

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan martxoan zehar.

Alde batetik, hilaren 1, 2, 5, 6, 7, 8, 9,12,13,14,15,16,19, 20, 21, 22 eta 23an udaberri tailerrak egingo dira. Ildo horretan, aipatzekoa da, hilaren 14an parte hartzaileek etxetik arrautza ontzi bat eraman beharko dutela eta 19an, aldiz, jogurt potea.

Beste alde batetik, larunbatean, otsailak 3, tximeletak eta zabuak sortzeko tailerra egingo da. Haur bakoitza bere txandan etorriko da (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez). Txikiek, etxetik ekarritako komuneko tutu batekin, tximeleta bat egingo dute eta nagusiek, etxetik ekarritako zapata kutxa batekin, zabu bat.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, larunbatean, martxoak 10, guztiak, goizeko ordutegian (10:30-14:00) morez jantzita joan beharko dira ludotekara, Flashmob bat grabatzeko. Apuntatzeko azken eguna martxoak 9, ostirala, izango da.

Halaber, hurrengo larunbaterako, hilak 17, irteera bat antolatu da Lanestosara. Bertan, gure arbasoen kobazuloetako bizimodua hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Kasu honetan, apuntatzeko azken eguna, taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, martxoak 13ra arte, asteartea.

Azkenik, martxoaren 24an, txikiek, goizeko txandan, loreontziak egingo dituzte eta nagusiek, arratsaldez, akuarium bat. Bi kasuetan, etxera eramateko.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud