Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteburu honetan Inauteriak ospatuko ditugu Sopelan

Asteburu honetan Inauteriak ospatuko ditugu Sopelan

 

Datorren otsailaren 11n, Inauteriak ospatuko ditugu Sopelan eta ekintzaz beteriko egitaraua antolatu dugu. Jaia, 18:00etan hasiko da Urko kiroldegian. Ateak zabaldu bezain laster mozorro lehiaketan parte hartzeko izen-emateak hasiko dira. Jarraian, 18:15ak aldera, aurpegia margozteko eta mozorroen osagarriak egiteko tailerrei ekingo diegu eta photocall bat ere egongo da, argazkiak atera eta momentuan inprimatzeko. Jolasez eta dantzez beteriko diskofesta 18:45etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. Ordu horretan, hain zuzen ere, sari banaketa hasiko da.

Sariak banatzeko orduan, epaileek  mozorroaren originaltasuna eta kalitateaz gain, parte-hartzaileen jarrera ere izango dute kontuan: aurpegia margotzea edo osagarriak egitea, photocallean argazki originalak ateratzea, diskofestan planteatzen diren dantza eta jolasetan parte hartzea, era ikusgarrian dantzatzea, etab.

Leku kopurua 700 pertsonetara mugaturik egongo da.

Gazte Inauteriak 

Sopelako kuadrilak ere prest daude Inauteriak ospatzeko. Izan ere, otsailaren 10ean Ander Deuna ikastolan bazkaria (14:30) eta mozorro desfilea  (17:00) antolatu dute eta 19:30etatik aurrera herrian zehar elektrotxaranga batekin girotutako poteoa ere egingo dute. Aurten, Zinema izango da mozorroen gaia.

Aisialdia eta Kulturazko azken albisteak

article thumbnail  Kolonietan parte hartu nahi dutenek Udaletxean, Sopelarinen edota Kurtzio kultur etxean eman ahal izango dute izena. Musikanp, uztailaren 16tik 21era gauzatuko da eta guztira, 50 leku eskainiko dira. Ekimena Sopelan erroldaturik dauden 11 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Leku guztiak betetzen ez badira, Sopelan erroldaturik ez dauden umeek izena emateko aukera izango dute.  ...
article thumbnail  Musika frantsesa egiten duen Paddam bikoteak kontzertu berezi bat eskainiko du ostiral honetan, maiatzak 11, arratsaldeko 20:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, non  "Le Récital de la Chanson" ikuskizuna aurkeztuko duen. Bikoteak, Estefanía S. Wulf ahotsean eta Iñaki Miguel Camio piano eta gitarran, “chanson” musika frantsesaren bidez ibilaldi bat eskainiko du.  Errezitaldian, 50. eta 60....
Maiatzaren 6an, Udaberri Jaia Sopelan
2018eko maiatzaren 04a
article thumbnail Aurten ere, eta bostgarren urtez jarraian, ongietorria emango diogu ari Sopelan. Okasiorako, Meñakoz Kultur Erakundeak, Sopelako Udalaren laguntzarekin, antolatutako Udaberri Jaia ospatuko dugu Udaletxeko plazan maiatzaren 6an, igandea. Egitaraua:  12:30 Pandero joleak eta Trikitilariak 13:00 Meñakoz Dantza taldea (ume txikiak) eta Eguzkilore Dantza taldea 13:30 Nagusien Dantza taldea 13:50...
article thumbnail  Sopelako Udalak udako udalekuetan izena emateko epea zabaldu. Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udaleku, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai aisialdi egitasmoetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 2tik 31ra bitartean Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio kultur etxean eta musika eskolan (Musikaz Blai), eman beharko dute izena. UDALKEUAK 2018...
Berri gehiago: Aisia eta Kultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia